Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu eta beste bi ari da ikertzen delitu desberdinak direla eta

Sopelako Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu eta beste bi ari da ikertzen delitu desberdinak direla eta

 

Sopelako Udaltzaingoak pertsona baten atxiloketa eta beste biren ikerketari ekin dio delitu desberdinengatik.

Agenteek, 42 urteko eta aurrekari ugari dituen sopeloztar bat, Doctor Landa kalean atxilotu zuten ekainaren 19an, Bilboko epaitegiak hedatutako atxilotze-agindua jakin bezain laster.

Ekainaren 20an, goizeko lehenengo orduan, Iñaki Deuna eta Zubigane kaleen artean bere txakurren liskarrak zirela eta lau pertsona istilu baten nahasi ziren.

Aldeen artean gurutzatutako salaketen ondoren, Sopelako Udaltzaingoak ikerketa ireki zuen, eta ondorioz sopeloztar biri ikertu gisa lesio desberdinak sortzea leporatu zitzaie. Beraietako bati, gainera, nahasitako beste aldearen kontra irainak eta kutsu arrazistako komentarioak esateagatik gorrotozko delitua leporatu zaio.   

 

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnailSopelako Udaltzainek atzo asteazkenez, urriak 30, aldizka Sopelan bizi den Durangoko bizilagun bat atxilotu zuten, indarra eta indarkeria erabiliz zenbait lapurreta saiakeren ustezko egile gisa. Atxiloketan itzelezko erresistentzia jarri zuen. Bilaketan, atxiloketa aurretik, udaltzainek ihesean jarraitzen ari zen pausuen berri ematen zieten herritar ugariren laguntza izan zuten.   Udaltzaingoak...
article thumbnailSopelako Udaltzaingoko agenteek 35 urteko sopeloztar bat atxilotu zuten atzo, Osasun Publikoaren kontrako delitu bat egotzita (droga trafikoa). Udaltzainek sustantzia desberdinekin trafikatzen zuenaren susmoa zuten (kokaina, speed, marihuana eta haxixa), sustantzia hauek Sopelako erdigunean auzotarrei salduz.  Aurreko hilabeteetan zehar, Udaltzaingoak sustantzia estupefazienteen monodosiak...
article thumbnailAzken egunetan Sopelako Udaltzaingoa indar guztiz aritu behar izan da lanean herriko bizilagun guztien segurtasuna bermatzen jarraitzeko helburuarekin. Aste honetan, Sopelako agenteek 5 pertsona atxilotu dituzte polizia-lan desberdinetan.  Pasa den astelehenean, abuztuak 5, agindu judizial bat zuen Lezamako 38 urteko gizonezko bat atxilotua izan zen, gidatzen zihoan autoa gelditu ostean.  ...
article thumbnailSopelako Udaltzaingoak, uztailaren 12tik 16ra ospatutako Sopelako El Karmen jaietan zehar egindako jardueren balantzea egin du. San Pedro jaietan bezala bestelako segurtasun (Ertzaintza eta Metro) eta emergentzia (DYA eta suhiltzaileak) zerbitzuekin izandako koordinazioa eraginkorra izan da eta ez da sexu deliturik zenbatu. Martxan jarritako prebentzio jarduera eta salatutako arau-hausteen...
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia