Bi adingabe ikertzen ari dira etxebizitza batean dirua lapurtzeagatik

cochepolicia
Sopelako Udaltzainek, Getxoko Ertzainetxeako agenteekin elkarlanean, bi adingabe, bata neska eta bestea mutila, ikertzen ari dira aurreko ostiralean, 2016ko urriaren 7an, Sopelako familia bakarrarentzako etxebizitzai baten barrutik 400€ lapurtzea leporatuta.

18:30ak aldera adingabeak baserrian sartu ziren eta dirua lapurtu zuten, baina alde egiten ari zirela, etxeko jabeek ustekabean harrapatu zituzten. Lapurretaz informatu eta ustezko lapurren deskripzio fisikoa erraztu ondoren, Ertzainak mutila aurkitu zuen Getxon eta Udaltzainak neska aurkitu zuten Urdulizen.

Agenteek neskak zeraman dirua berreskuratu zuten eta neska zein mutila, Bilboko Adingabeen Fiskaliara ekintzen berri emanez,. euren gurasoen esanera jarri zituzten.