Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udaltzaingoaren zenbait aholku udako oporretan lapurretak saihesteko

Sopelako Udaltzaingoaren zenbait aholku udako oporretan lapurretak saihesteko

Udaltzaingoa
Sopelako Udaltzaingoak sopeloztar guztien intereserako, hurrengo lerroetan zehazten diren zentzunezko neurriak hartzea gomendatzen du, oporretan gerta daitezkeen lapurretak saihesten laguntzeko eta martxan jarri ditzakegun bidaietan ustekabekorik ez izateko.


Etxebizitza babesteko:

• Ez esan kanpoan egongo zarela pertsona ezezagunen aurrean edo leku publikoetan, eta ez esan baliozko gauzak dauzkazula etxean.
• Ez utzi kanpoan zaudela dioen mezurik atean edo telefonoaren erantzungailuan.
• Oporretan joan baino lehen, erabaki etxeko ateak eta leihoak sendotzea beharrezkoa den ala ez.
• Sarrerako ateari beti eman giltza, "txartelaren metodoarekin" ezin dadin zabaldu.
• Ez utzi giltzarik zerriaren azpian edo ezkutatuta. Seguruagoa da giltzaren kopia bat konfiantzako auzokoren bati edo senideren bati uztea.
• Eskatu senide edo auzokoren bati heltzen zaizkizun gutunak hartzeko, pertsianak altxatzeko eta abar, inork nabari ez dezan ez zaudetela etxean.
• Beharrezkoa izanez gero, konfiantzako bati esan zu aurkitzeko lekua edo modua.
• Baliozko objektuetan egin markaren bat eta, ahal baduzu, utzi segurtasun-kutxetan, etxetik kanpo.
• Irten baino lehen, itxi ondo uraren, argindarraren eta gasaren giltzak
• Etxean aldamioak badauzkazu, itxi leihoak eta pertsianak, ez eduki balio handiko objekturik kanpotik ikusteko moduan eta, ahal den neurrian, segurtasun-neurriak
dauzkaten aldamioak aukeratu.
• Oporretatik etxera helduta, atea bortxatu edo zabaldu dutela ikusiz gero, ez sartu eta ez ukitu ezer. Deitu 112 (Ertzaintza)/092 (Udaltzaingoa) telefonoetara eta eman
horren berri.

Bidaian seguru joateko:

• Bidaian joan aurretik, prestatu agiri pertsonalak (NAN, pasaportea, Gizarte Segurantzako txartela, etab.) eta ez nahastu diruarekin.
• Ez eraman diru-kopuru handirik aldean. Larrialdietarako diru-kopuru bat bereizi eta leku seguruan gorde.
• Aireportuetan eta geltokietan, ez galdu bistatik zure gauzak, eta, fakturatzen ari zarenean, jarri arreta zure inguruan dauden pertsonengan. Ez eraman beste pertsona batzuen gauza pertsonalik, oparirik edo paketerik, eta ez fakturatu beste pertsona batzuen ekipajerik.
• Autoan bidaiatzen baduzu, irten baino lehen ziurtatu galgen egoera, direkzioa, argiak, gurpilak eta abarrak. Saiatu ez aparkatzen argi gutxi duten edo jende gutxi dabilen kaleetan edo leku bazterretan. Ez utzi balio handiko gauzarik ikusteko moduan.
• Eduki pentsatuta erabiliko duzun bidea eta ez jarri iristeko ordurik. Nekatuta edo ondoezik bazaude, geratu. Hartu atseden ordu bi edo hirutik behin, eta gogoratu alkohola kaltegarria dela eta otordu oparoek logura ematen dutela.
• Ez ahaztu segurtasun-uhala erabiltzea autoan bazoaz. Motorrean edo ziklomotorrean bazoaz, gogoratu kaskoa derrigorrezkoa dela.
• Hamabi urtetik beherako umeek atzeko eserlekuetan joan behar dute. Ez utzi inoiz umeak bakarrik autoaren barruan.
• Autoaren barrura intsekturen bat sartzen bada, geratu eta atera ezazu. Matxura edo istripuren bat edukiz gero, kendu autoa galtzadatik eta jarri seinaleak behar bezala. Beste gidari batzuek ibilgailua geratzeko seinaleak egiten badizkizute, arreta handiz ibili.
• Eguraldi txarrarekin, igo segurtasuneko distantzia eta arreta handiz jokatu. Egin kasu trafiko-seinaleei eta arreta handiagoz ibili hirietako erdiguneak gurutzatzen dituzunean. 
• Eraman autoaren giltzaren kopia bi eta bereizita gorde. 

 

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnail  Bi emakume sanitarioaren laguntzarekin agenteek BBB bizkortzeari ekin zioten, eta desfibriladore batekin, emakumeak pultsua berreskuratzea eta ospitalera bizirik eramatea lortu zuten. Sopela gune kardiobabestua da, eta hamabi desfibriladore ditu udal-eraikin desberdinetan, Metroko geltokietan, beste ekipamendu pribatu batzuetan, hondartzetan eta abarretan jarritakoez gain. 2016an, Udalak 15.000...
article thumbnailJoan den irailaren 7an, 14:30ak inguruan, Sopelako udaltzainek Urkobide kalean ohiko trafiko-kontrola egiten zuten bitartean, ibilgailu bat biribilgunera sartu zen, barruan zihoazen ibilgailuei pasatzen utzi gabe. Horren ondorioz, beste auto batek ere gogorki galgatu behar izan zuen talka egin ez zezaten. Gidariari (24 urteko getxotarra) dokumentazioa eskatu ostean udaltzainek konprobatu izan...
article thumbnailSopelako Udaltzaingoko agenteak Sopelan bizi diren hiru gizonezko eta emakume bat ikertzen ari dira, Loiola Ander Deuna kaleko etxebizitza batean marihuana landareak legez kanpo landatzeagatik eta, era berean, Herritarren Segurtasunari buruzko Legearen arau-hauste administratibo batengatik. Lege horrek, 36.18 artikuluan, arau-hauste larritzat jotzen du droga toxikoak, estupefazienteak edo...
article thumbnailEgoera epidemiologikoaren eboluzioa ikusita, ostalaritzako establezimenduek (tabernak, jatetxeak, txokoak edo diskotekak) ezin izango dute irekita egon 01.30 ordutik aurrera, asteko egun guztietan. COVIDek eragindako krisi sanitarioari aurre egiteko Osasun Sailak lantzen jardundako azken Aginduan biltzen diren neurri nagusietako bat da, eta aste honetan sartuko da indarrean. Agindu berriak...
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia