Gomendioak San Juan gauaz gozatzeko

Recomendaciones Bomberos Hogueras 2016 Eus2
Bizkaiko Foru Aldundiko suhitzaileen zerbitzuak zenbait gomendio ematen ditu San Juan gauaz gozatzeko.

Sua egin aurretik:
• Edozein eraikin, ibilgailu, argindarraren lineetatik edo landaredi altutatik urrun kokatu sua. Gutxienez, sutarako egur-piloaren altuera baino 5 aldiz urrunago.
• Sua hedatu ez dadin, garbi eduki pilaketaren ingurua.
• Haizeak indarrez jotzen badu, baliteke sua bertan behera utzi beharra izatea.

Sua piztuta dagoen bitartean:
• Sua pizteko Ez erabili likido sukoirik, alkohola edo gasolina bezalakoak.
• Ez bota piroteknia-objekturik sutara edo haren inguruan, ezta esprai, ontzi, zabor edo plastikorik ere, ke toxikoak sor baititzakete.
• Pertsona heldu bat egon dadila beti sua gainbegiratzen.
• Mangera bat, sua jotzekoak edo su-itzalgailu bat izan beti inguruan, badaezpada.
• Jaia bukatzean, egiaztatu ez dela txingarrik edo hausberorik geratzen, ura, harea zein lurra erabiliz horretarako.

Errez gero:
• Uraz busti berehala azala erre den partea, tarte luze batean (15 minutuz).
• Hasieran, ez jarri pomadarik ez desinfektagarririk.
• Erredura sakona edo zabala bada, deitu SOS Deiak 112 zerbitzura, eta eraman zauritua osasun-zentro batera, erretako aldea airean utzita edo serum-etan bustitako gaza esteril batez estalita.