Kirol egutegia

resultados

Urtean zehar, Sopelan mota askotako kirol jarduerak antolatzen dira: pilota, surfa, txirrindularitza, parapentea, futbola, saskibaloia, balleta e.a. Kirol ezberdinak, oso anitzak, bai gizonezko zein emakumezkoei zuzenduta, eta adin ezberdinetako sopeloztarrek parte hartzen dute. Jarduera batzuk Udalak antolatzen ditu, baina beste batzuk Sopelako herri mugimendu zabalak antolatzen ditu.

Honako zerrendan urtero-urtero antolatzen diren kirol jarduera batzuk topatuko dituzu, baina urtero zerrenda honetan agertzen ez diren ekimen berriak ere egiten dira

URTARRILA: Igeriketa Sari Herrikoia

OTSAILA: Sopelako Duatloia

MARTXOA:  Sopelako Herri Krosa

ABRIL: Gimnasia Erritmikoko Topaketa (Aste Santua)

MAIATZA: Igeriketa Txapelketa. Urko Mendi Taldearen Ibilaldi Neurtua. Eskolarteko Txirrindularitza Txapelketa. Emakumezkoen Txirrindularitza Txapelketa.

EKAINA: Kosta Trail. Txori Kantarien Txapelketa. San Pedro jaietan, hamaika kirol jarduera antolatzen da: pilota, txirrindularitza, arku tiroketa e.a.

UZTAILA: Barinatxeko lasterketa nudista. Txirrindularitza Junior Txapelketa, Futbito Txapelketa, Sopela Pro Junior Surf Txapelketa. Larrabasterrako Karmen jaien baitan, kirol jarduera ugari, besteak beste, txirrindularitza, futbito txapelketa, tiragoma txapelketa e.a.

ABUZTUA: Peña Txurik antolatzen duen Surf Txapelketa.

IRAILA: Airezko Inauteria, Duatloi Txiki, Downhill Longskate.

ABENDUA: Basket eguna.