Sopelako Udalak eta Munarri Atletismo Taldeak antolatu dute eta bi lasterketa edo maila izango dira: bata, lekukotasun-lasterketa (kilometro 1); bestea, lasterketa absolutua (5 kilometro). Saria jasoko dute lasterketa absolutuko lehen hirurek. Gainera, oparitxoa emango diete partaide guztiei eta domina bana umeei.
Izena ematea (doakoa) lasterketaren egunean egingo da, Barinatxe hondartzan bertan.