Udal kiroldegia
- Bisitak: 18888
Kiroldegian mota askotako jarduerak eskaintzen dira, adin eta zaletasun ezberdinak dituzten auzokideei zuzenduta: pilates, mantenimendu-gimnasia, nagusientzako gimnasia, stretching, tonifikazioa, gap, zikloa, aerobic, step, dantzak e.a.
Horretaz gain, igerilekuan ere hainbat jarduera eskaintzen dira, urarekin lotuta: umeentzako igeriketa ikastaroa, nagusientzako igeriketa ikastaroa, aquarobic, ur-fitnessa, makroigeriketa, uretako gimnasia funtzionala e.a.
Udal kiroldegiaren ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera 07:30etik 22:30era, larunbatetan 09:00etatik 21:00etara eta igande eta jaiegunetan 09:00etatik 14:00etara. Udan ordutegia aldatu egiten da: lanegunetan ordutegia mantentzen da, larunbatetan 09:00etatik 13:00ak arte eta 17:00etatik 20:00ak arte. Igandetan, berriz, ordutegia 10:00etatik 14:00etara da.
Jarduera ezberdinen ordutegiak honako web orrian ikus daiteke: UDAL KIROLDEGIAREN JARDUEREN ORDUTEGIA
Udal kiroldegiaren telefonoa honakoa da: 94 406 55 20.
Kiroldegiarekin lotutako informazio gehiago lortzeko (prezioak, berriak e.a.), udal kiroldegia kudeatzen duen enpresaren web orria kontsulta dezakezue: SERVIOCIOREN WEB ORRIA