Kosta Trail proban lortutako 13.500 euroak, esklerosi anizkoitzaren fundazioa laguntzeko

Ekainaren 15ean ospatu zen Forum Sport-ek antolatzen duen Kosta Trail kirol proba, Sopelako Udala, Salomon eta Laboral Kutxaren kolaborazioarekin. Bertan jasotako diruaren zati bat Eugenia Epalza Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioari eman zioten aurreko urriaren 21ean.

Ekitaldia elkarteak Ibarrekolanda auzoan duen egoitzan izan zen. Bertan izan ziren Javier Ormazabal eta Pedro Carrascal Fundazioko kideak, Jesus Beamonte Forum Spot-eko Publizitate eta Komunikazio arduraduna, Laboral Kutxako Jose Ramon Taranco eta Alain Goldaraz Sopelako Udaleko kirol zinegotzia. Antolatzaileek bildutako 13.500 euroak eman zizkieten. Biek antolatzaileen konfiantza eskertu zuten eta azpimarratu zuten donazioa Fundazioak finantzatzen dituen zerbitzu sozialak ordaintzeko erabaliko dutela. Era berean, antolakuntzak Sopelako Udalak egindako lana eskertu zuen, azpiegitura eta zerbitzuengatik. Baina batez ere, partehartzaileen inplikazioa nabarmendu zuten, euren izen-emateei esker diru-laguntza hori lortzea lortu baitute.

Kosta Trail probaren bederatzigarren edizio honek marka guztiak hautsi zituen, 4200 pertsona batuz. Urtez urte proba solidario honek gero eta lagun gehiago elkartzen ditu: lasterketa (30 km), mendi-martxa (20 km) eta martxa familiarra (11 km).