Sopelako IV. downhill jaitsiera irailaren 20an ospatuko da

Irailaren 20an ospatuko da aurtengo Sopela Downhill proba. 4. edizio honetan aurreko urteetako osagaiak ez ditugu faltan izango. Sopelatik Berangora doan bidegorrian eta Landaluze kalean hamaika proba ikusteko aukera izango dugu, giro ezinhobean. Txapelketa goizeko 09:00etan hasiko da eta arratsaldera arte luzatuko da. parte hartu gura duten patinatzaileek irailaren 13ยช baino lehen egin beharko dute, 10 euroren truke. 100 lagunentzako lekua egongo da, baina ikusleek ez dute leku-mugarik izango! 

Informazio gehiago: habitantesdelacuesta.wordpress.com

Argazkia: Arantza Calzada