III. Duatloi Txikia irailaren 6an ospatuko da; izen ematea zabalik abuztuaren 25etik aurrera

Hirugarren urtez, badator Sopelako Duatloi txikia! Irailaren 6an ospatuko da aurtengo edizioa, eta aurreko urte bietan egondako partehartze arrakastatsua errepikatzea da asmoa. Hirubi-k Triatloi Kirol Elkarteak eta Sopelako Udalak antolatuta, lasterketa 10:30ean hasiko da, Sopelako udaletxe plazatik (leku berean amaituko da).

250 partehartzaile egotea aurreikusten da, kategoria ezberdinetan. Distantzia adinaren araberakoa izango da, baina guztiek korrika-bizikleta-korrika egin beharko dute. Honakoa izango da ordutegia eta kategoria-banaketa:

HASIERA

ADINA (urteak)

JAIOTZE DATA

DISTANTZIAK (metroak)

BIZIKLETA MOTA

10:30

13-14

2000/01

500-3000-500

Gurpiltxo barik

10:45

11-12

2002/03

300-2000-300

Gurpiltxo barik

11:00

9-10

2004/05

150-1000-150

Gurpiltxo barik

11:15

7-8

2006/07

100-500-100

Gurpiltxo barik

11:30

5-6

2008/09

75-250-75

Gurpiltxo barik

11:45

3-4

2010/11

50-100-50

Gurpiltxoekin

12:00

1-2

2012/13

20-60-0

“MOLTO”

Partehartzaileek kirol erropa, bizikleta eta kaskoa eraman beharko dute (parte hartzeko beharrezkoa da gurasoen baimena). Izen emateak debalde egin ahal izango dira abuztuaren 25etik irailaren 4era arte e-mail bat bidalita E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera, izen-abizenak eta jaiotze-data adieraziz (gurasoen izen-abizen, eta NAN-a barne, baimen legez).