XV. Lasterketa Nudista uztailaren 26an ospatuko da

Aurtengo Sopelako lasterketa nudista kirol-proba ezaguna uztailaren 26an ospatuko da, 11:00etan Barinatxe hondartzan. Lasterketa Barinatxe Kirol Taldeak antolatzen du, Sopelako Udalaren babesarekin.

Lasterketaren ibilbidea hare gogorrean egiten da eta 5 kilometrokoa da (erdia umeen kasuan), itsasbehera dagoenean eta bost kategoriatan banatuta. Aurreko urteko probaren arrakasta ikusita, bigarren urtez luzera-jauzien II. txapelketa antolatuko da. Gainera, lehen aldiz argazki-lehiaketa bat antolatuko da, beraz, ez ahaztu argazki-kamera ekartzea!

XV. edizioa beteko da aurten, eta lasterketa nudista Estatu osoan erreferente bihurtu da. Patxi Ros kirolzale eta naturista izan zen proba honen sortzaile eta bultzatzailea, Sopelako Udalaren laguntzarekin.

Programa:

10.00 IZEN EMATEAK ETA HEDABIDEEI HARRERA

11.00 LASTERKETA

11.30 JAUZIAK

13.30 SARI-BANAKETA

Informazioa eta izen-emateak: http://www.kirolprobak.com/

Antolatzailea: Barinatxe Kirol Taldea

Babeslea: Sopelako Udala

Kolaboratzailea: Eskuza Kopisteria, Candela Radio eta Punto@Punto Comunicaciones