Sopelako jaietako eskupilota partiduetako sarrerak salgai

Urtero legez, Sopelako jaietan lehen mailako pilota partiduak izango ditugu arten ere. Eskupilota Jaialdia ekainaren 27an (ostirala) izango da, 22:00etan udal pilotalekuan. Pilotariak honakoak izango dira:

Saralegi - Larunbe // Elezkano - Iza

Olaizola II - Aretxabaleta // Berasaluze II - Beroiz

Sarrera mota bi egongo dira, jesarrita 20 eurotan eta zeharbidean zutunik 15 eurotan. Udaletxean, Sopelarinen, Kurtzio Kultur Etxean eta webgunean erosi daitezke, baita pilotalekuan ere, egunean bertan partidua hasi aurretik. SARRERAK INTERNET BIDEZ EROSTEKO EGIZU KLIK HEMEN.

Euskal Telebistak partidua zuzenean eskainiko du.