Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Kosta Trail probak 4200 partehartzaile izan ditu eta marka guztiak hautsi ditu

Kosta Trail probak 4200 partehartzaile izan ditu eta marka guztiak hautsi ditu

Kosta Trail probaren ediziorik arrakastatsuena izan da aurtengoa. 4200 lagunek baino gehiagok parte hartu dute Sopelan hasi eta amaitu den proban. Bederatzigarren edizioa izan da aurtengoa, eta urtero legez Forum Sport, Salomon eta Laboral Kutxa izan dira antolatzaileak, Sopelako Udalaren lankidetzagaz.

Saioa Villanueva Sopelako alkateak eman zien hasiera probei. Modu mailakatuan hasi dira, probak, baso eta hondartzak zeharkatu eta berriro udaletxe plazan amaitzeko (aurtengo ibilbidea zirkularra izan baita). Lehenengo korrikalariak lasterketakoak izan dira (30 km), 09:00etan. Horren ostean mendi-martxa (09:15) eta martxa familiarra (09:30) hasi dira.

Lasterketa (30 km)

Walter Becerra izan da txapelduna, ibilbidea ordu 2, 18 minutu eta 55 segundotan egin duelako. Hasiera-hasierak izan da lasterketaren burua eta gainontzeko korrikalarien erritmoa markatu du. Irabazlea pozik agertu da, eta harrituta agertu da Kosta Trailaren paisaiagaz, ikusteko tarte askorik izan ez duen arren. 
Minutu batzuen ostean bigarrena eta hirugarrena heldu dira. Bigarrena Joseba Urbano orozkotarra izan da, GrafSestao taldeko kidea, ordu bi, 26 minutu eta 51 segundoko denboragaz. Hirugarrena Joseba Plaza izan da, hiru minutura, ordu 2, 29 minutu eta 53 segundoko denboragaz. Iaz ere podiumera igo zen.

Emakumezkoei dagokienez, Nuria Picas kataluniarra izan da irabazlea, ordu bi, 44 minutu eta 54 segundoko denboragaz. Hasierako kilometroetatik lasterketaren buruan joan da. Minutu batzuk igaro ostean Montse Vazquez heldu da, ordu bi 56 minutu eta 39 segundoko denboragaz, eta hirugarren Amagoia Legarra sopeloztarra 3 ordu, minutu 2 eta 4 segundorekin (herriko irabazlea izan da). Gizonezkoei dagokienez Roberto Garay izan da sopeloztar onena, ordu bi, 35 minutu eta 49 segundorekin (laugarrena sailkapen orokorrean).

Kirolaren azken albisteak

article thumbnailUztailaren 14an, igandea, Sopelako Udalak eta Munarri Atletismo Taldeak hogeigarren urtez jarraian antolatutako "Patxi Ros Saria" lasterketa nudista ospatuko da Barinatxeko hondartzan. Ekimena, 11:00etan hasiko da eta jada ohikoa denez, bi kategoria izango ditu: testimoniala, kilometro batekoa eta absolutua, 5 kilometrokoa. Absolutuko lehenengo hirurek saria jasoko dute. Halaber, lasterketako...
article thumbnail Uztailaren 12, 13 eta 14an surf egokituaren nazioarte mailako ekitaldi garrantzitsuenetariko bat ospatuko da Arrietara hondartzan, mundu osoko 70 surflari profesional baino gehiagoren partaidetzarekin. Peña Txuri Surf Taldeak, Alvin Bayona Fundazioak eta @haimandelpozo-k antolatutako txapelketak 8 kategoria izango ditu eta 17.000 euro banatuko dira saritan. Sariak berdinak izango dira...
article thumbnailZortzigarren urtez jarraian, Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Taldeak antolatutako Duatloi Txikia ekimena ospatuko da Sopelan ekainaren 8an. Aurten ere Udaletxeko plazak emango dio hasiera eta bukaera lasterketari. Parte hartzaileak  10:00ak eta 12:30ak artean irtengo dira eta urtero lez, kategoria desberdinak antolatu dira.  Distantziak adinaren araberakoak izango dira eta 2018 eta 2005...
article thumbnailHala, Sopelako Udalak 12.100 euro bideratuko ditu perfil hau betetzen duten pertsonei diruz laguntzeko. Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 6tik 19ra egongo da zabalik (biak barne). Sopelako Udalak Sabino Arana kaleko 1.ean duen Erregistro Nagusian aurkeztu beharko dira eskabideok, edo bestela, Larrabasterrako Loiola Ander Deuna kaleko 28. zenbakian dagoen Herritarren Arretarako Bulegoan. Era...
Berri gehiago: Kirolak  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia