Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak 3200 lagun baino gehiago elkartuko dira igandean Kosta Trail lasterketan

3200 lagun baino gehiago elkartuko dira igandean Kosta Trail lasterketan

Igandean, maiatzak 15, Kosta Trail kirol-lasterketaren bederatzigarren edizioa antolatu du Forum Sport-ek, Sopelako Udalaren lankidetzagaz.

Lasterketaren (30km) modalitateko izen ematea itxita dago jada, baina Mendi-Martxan (30km) eta Martxa familiarrean (11km) izena eman daiteke oraindik, Forum Sport-eko dendetan edo www.kostatrail.com web orrian. Dagoeneko martxetan 2800 lagunek eman dute izena, eta 481 kirolarik parte hartuko dute lasterketan.

Aurreko edizioetan bezala, lasterketa Bizkaiko kostako itsaslabarretako bide eta bidexketatik igaroko da.
Sopelako udaletxean izango da irteera eta kostara iritsi aurretik bide zati berria inguratzen duten pinu eta eukaliptozko basoak zeharkatuko ditugu, Munarrikolanda mendira iristeko. Igoera malkartsuak dituzten 10 kilometro berriek korrikalariak probaren hasieratik mugiaraziko dituzte.

Bizkaiko kostako paraje paregabeetatik igarotzen den ibilbide guztiak (30 km) bista ikusgarriez gozatzeko aukera emango die korrikalariei. Proba zoru mota ugaritatik igaroko da: asfaltoa, harea, lurra, belarra, zementua… eta hori izango da korrikalariek gainditu beharreko erronka nagusia.

Korrikalariek irteeratik oso gertu, Sopelan, topatuko dituzte lehen aldapak. Ibilbide osoan gainditu beharreko aldapen artean batzuk baino ez dira izango hasierako horiek. Lehen kilometroak pasatu ondoren, parte-hartzaileak kostalde guztia zipriztintzen duten bide estuetatik igarotzen diren Azkorri eta Barinatxe hondartzetara jaitsiko dira. Barrikako baso batean ezkutatutako bideak eginez Plentziara helduko gara eta handik berriro ere Sopelarako bidea hartuko dugu, prestatu dugun ibilbidearen tarte berria eginda. Tarte horretan aldapak ziurtatuta egongo dira helmugara iritsi aurretik. Udaletxe plazan lehen ibiltariak dagoeneko zain egongo dira lasterketako parte-hartzaileak agurtzeko.

Azken urteetan legez, Kosta Trail probak batzen duen dirua elkarte solidario bati emango dio. Kasu honetan, eta zazpigarren urtez, bildutakoa Eugenia Epalza Euskal Fundazioari emango dio.

Hitzaldia aurreko egunean

Bestalde, ekainaren 14an Kurtzio Kultur Etxean proba honekin lotutako hitzaldia ospatuko da. 18:00etatik 18:30ak arte Kosta Trailaren ibilbidearen inguruko hitzaldi tekniko bat izango da. 18:30etik 19:40ak arte Nuria Picas 2012. urteko Ultra Trail munduko txapeldunak “bizitza bat” hitzaldia eskainiko du.Amaitzeko, 19:40etatik 20:00ak arte “100 miliako bidaia” labur-dokumentala proiektatuko da.

Gonbidapenak 17:00etatik aurrera jaso daitezke Kurtzio Kultur Etxean. 

Kirolaren azken albisteak

article thumbnail    Ugeraga Kirol Elkarteak, FIT Learning Systems S.L enpresarekin batera eta Sopelako Udalarekin lankidetzan, "Ugeraga Futbol Eskola" ekimena abiarazi du. Online eskola bat da, eta berdintasunean, indarkeriaren prebentzioan, lehen laguntzetan, teknologien erabileran, kirola eta desgaitasunean… oinarritutako baloreei eta gaitasunei buruzko prestakuntza-bideoetarako doako sarbidea eskainiko du. ...
article thumbnailSopelako Udalak Kirol Kontseilu Gorenak edota autonomia-erkidegoak horrela kalifikatutako eta Sopelan erroldatutako kirolari, teknikari edota epaileentzako diru-laguntzak jarri ditu martxan.  Deialdiaren zenbatekoa 12.100 eurokoa da eta goi-mailako edota errendimendu handiko kirolari, teknikari edo eta epaile bezala ebatzitakoak finantzatzea du helburu. Eskariak aurkezteko epea abuztuaren  25era...
article thumbnailSopelako Udalak, Serviocio BeOne taldearekin batera, #NikEtxeanEntrenatzenDut programa jarri du abian. Entrenamendu birtual hau erabat doakoa izango da, etxetik bertatik ariketa fisikoa egiteko, aktibo eta forman jarraitzeko asmoarekin.  Interesdunek, etxean egin ahal izateko 300 klase birtual baino gehiago izango dituzte aukeran (tonifikazioa, dantza, HIIT, meditazioa, yoga, pilateak). Etxean...
article thumbnail  Eusko Jaurlaritzaren gomendioei jarraituz, eta Koronabirusa biztanlerian zabal ez dadin, bertan behera uztea erabaki da, martxoaren 29an egin behar zen XVIII. Herri Lasterketa, besterik jakinarazi arte.  Sopelako Udalarekin lankidetzan, antolatzaileek, lasterketa egiteko aukerak aztertzen ari dira, urtero ehunka pertsona biltzen dituen lasterketa solidario hau egiteko asmoz.  Ospakizunaren datari...
Berri gehiago: Kirolak  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia