Sopelako Udala - Udalak bihar irekiko du Sopelako goi-mailako edo eta errendimendu handiko kirolari, teknikari edo eta epaileentzako laguntzak eskatzeko epea
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Udalak bihar irekiko du Sopelako goi-mailako edo eta errendimendu handiko kirolari, teknikari edo eta epaileentzako laguntzak eskatzeko epea

Udalak bihar irekiko du Sopelako goi-mailako edo eta errendimendu handiko kirolari, teknikari edo eta epaileentzako laguntzak eskatzeko epea

Sopelako Udalak Kirol Kontseilu Gorenak edota autonomia-erkidegoak horrela kalifikatutako eta Sopelan erroldatutako kirolari, teknikari edota epaileentzako diru-laguntzak jarri ditu martxan. 

Deialdiaren zenbatekoa 12.100 eurokoa da eta goi-mailako edota errendimendu handiko kirolari, teknikari edo eta epaile bezala ebatzitakoak finantzatzea du helburu.

Eskariak aurkezteko epea abuztuaren  25era arte, asteartea, egongo da zabalik. Dirulaguntzak eskatzeko inprimakia eta deialdiaren oinarriak interesdunen eskura daude bai www.sopela.eus webgunean bai udal bulegoetan ere.

- Oinarriak deskargatzeko udal ataria: http://www.sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/23-dirulaguntzak-subvenciones

- Arau oinarrien helbide elektronikoa: https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus/transparency/bc4969e3-1112-4588-867f-a437d5b611d9/ 

- Bizkaiko Aldizkari Ofizialean gaur publikatutako iragarkia: https://www.bizkaia.eus/lehendakaritza/Bao_bob/2020/08/11/II-2645_eus.pdf

 

Kirolaren azken albisteak

article thumbnail  Hurrengo larunbatean, martxoak 20, larunbata, Kurene Elkarteak ezohiko bilera bat egingo du lokalaren lekualdaketaren inguruan Sopelako Udalak egindako proposamenari buruz informatzeko eta hala badagokio, onartzeko. Trukatze hau Eusko Jaurlaritzak indarrean duen segurtasun araudia bete dadin planteatu da eta egungo lokala, kale mailan dagoena, lehenengo solairuan dagoen beste batengatik...
article thumbnail  Gaur goizean aurkeztu dute Kurtzio Kultur Etxean goi mailako surflariei hondartzen erabilera erraztuko dien hitzarmena. Ekitaldian izan dira Josu Landaluze Sopelako alkatea, Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzailea, Carlos Sergio Achotegui Bizkaiko Foru Aldundiko kirol aholkularia, Euskal Herriko Surf Federazioko arduradunak eta Basque Teameko surflari batzuk, hala nola, Leticia Canales, Garazi...
article thumbnail  Ostiral honetan, otsailak 19, goizeko 11:00etan Sopelako Udalaren eta Basque Teamen arteko hitzarmena aurkeztuko da Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Hitzarmen honen bitartez udaleko hondartzak erabiltzeko erraztasunak emango zaizkie goi mailako surflariei. Bertan Josu Landaluze, Sopelako alkatea; Olatz Legarza, Basque Teameko koordinatzailea; Carlos Sergio Achotegui, Bizkaiko Aldundiko...
article thumbnail    Ugeraga Kirol Elkarteak, FIT Learning Systems S.L enpresarekin batera eta Sopelako Udalarekin lankidetzan, "Ugeraga Futbol Eskola" ekimena abiarazi du. Online eskola bat da, eta berdintasunean, indarkeriaren prebentzioan, lehen laguntzetan, teknologien erabileran, kirola eta desgaitasunean… oinarritutako baloreei eta gaitasunei buruzko prestakuntza-bideoetarako doako sarbidea eskainiko du. ...
Berri gehiago: Kirolak  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia