Igande honetan, uztailak 14, XX. Lasterketa nudista ospatuko da Sopelan
- Bisitak: 6807
Ekimena, 11:00etan hasiko da eta jada ohikoa denez, bi kategoria izango ditu: testimoniala, kilometro batekoa eta absolutua, 5 kilometrokoa. Absolutuko lehenengo hirurek saria jasoko dute. Halaber, lasterketako partaide guztiei oparitxoa emango zaie eta domina bana umeei. Izena ematea, doakoa izango da eta lasterketaren egunean egingo da, Barinatxe hondartzan bertan.
Hare gogorrean egiten den Sopelako lasterketa nudista hau Estatu osoan erreferente bihurtu da. Patxi Ros kirolzale eta naturista izan zen proba honen sortzaile eta bultzatzailea, Sopelako Udalaren laguntzarekin.