Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Asteburu honetan, Sopelan, Euskadiko surf egokituko nazioarteko txapelketaren lehenengo edizioa

Asteburu honetan, Sopelan, Euskadiko surf egokituko nazioarteko txapelketaren lehenengo edizioa

  • Uztailaren 12, 13 eta 14an surf egokituaren nazioarte mailako ekitaldi garrantzitsuenetariko bat ospatuko da Arrietara hondartzan, mundu osoko 70 surflari profesional baino gehiagoren partaidetzarekin.
  • Peña Txuri Surf Taldeak, Alvin Bayona Fundazioak eta @haimandelpozo-k antolatutako txapelketak 8 kategoria izango ditu eta 17.000 euro banatuko dira saritan. Sariak berdinak izango dira emakumezkoen zein gizonezkoen kategorietan.
  • Ostiralean, uztailak 12, 18:00etatik aurrera Sopelako Udalak lehiaketako parte-hartzaile guztiei harrera egingo die Kurtzio Kultur Etxean.

Uztailaren 12, 13 eta 14an Euskadiko Surf EgokituKO Nazioarteko Txapelketaren lehenengo edizioa ospatuko da Arrietara hondartzan. Sopelan jada, dena dago prest Peña Txuri Surf Taldeak, Alvin Bayona Fundazioak eta @haimandelpozo-k antolatutako kirol ekitaldi hau martxan jartzeko. Ekitaldian ezgaitasun anitzak dituzten mundu osotik etorritako 70 surflari profesionalek parte hartuko dute: Japonia, Estatu Batuak, Australia, Hawaii, Hegoafrika, Frantzia, Zeelanda Berria, Argentina, Brasil eta Italia, beste batzuen artean.

Kirola funtsezko bidea da osasuna eta hezkuntza sustatzeko. Kirola gizarteratze erreminta gisa balio behar du eta hori dela eta, gure ustez, kirolean inbertitzen dena pertsonetan inbertitzen da. Guretzako, ohore handia da txapelketa hau Sopelan ospatzea; alde batetik, kirol egokituaren arloan egiten ari garen lan guztia erakustea ahalbidetuko digulako eta beste alde batetik, Sopela nazioarteko ekitaldiak hartzeko gai dela erakusteko balioko baitzaigu” adierazi du Josu Landaluze Sopelako alkateak. 

Sopelako alkateaz gain, aurkezpenean ekitaldiaren zenbait laguntzaile eta babesle ere egon dira, Carlos Sergio Atxotegi, Bizkaiko Foru Aldundiko kirol aholkularia; Nora Sarasola, BBK Fundazioko Gizarte Ekintzako Zuzendaria; Alvaro Bayona, txapelketako antolatzaile eta Alvin Bayona Fundazioko kidea; Txema Alonso, Bidaideak Elkartearen Koordinatzailea; Aritza Saratxaga, Peña Txuri Surf Taldeko kidea eta Agustin Sopelana eta Aitor González, FEKOOReko  (Gutxitasun fisikoa edota organikoa duten Bizkaiko pertsonen Federazio Koordinatzailea) kideak. Aipatzekoa da ere Eusko Jaurlaritza, Athletic Club Fundazioa, Grupo UVESCO eta Bizkaiko Surf Federazioa ere laguntzaileak direla eta hortaz, ekimenaren partaideak, besteak beste.

Aritza Saratxaga, Peña Txuri Surf Eskolako Kirol Zuzendariak eta probaren antolatzaileak, baieztatu du “kirol ekitaldi aparta bat da, gure ustez lehenengo edizio honen ospakizuna momentu historikoa izango da Sopela, Bizkaia eta Euskadirentzat, eta batez ere, kirol egokituarentzat. Ekimen aitzindaria da Euskadin, baita Sopela kirol egokituetako udalerri erreferente gisa finkatzeko aukera ezin hobea ere”.

Peña Txuri Surf Taldeak, beste batzuen artean, Sopelako Udalarekin elkarlanean urte ugari darama kirolean gizarte-inklusioa sustatzen. Urte hauetan zehar dibertsitate funtzionala duten pertsona asko ezagutu dituzte. Horiei esker surfa eta kirola beste ikuspuntu batetik baloratzen ikasi dute eta pertsona garrantzitsu horien artean  Aimar del Pozo sopeloztarra dugu. Hauek guztiak izan dira, hain zuzen ere, txapelketa berri hau sortzeko ideia sustatu dutenak.

Surfak BBKak dituen hainbat balore konpartitzen ditu: taldeko lanaren diziplina, bizitza osasungarria, esfortzua, gure kosta zaindu eta babestea, eta txapelketa honekin lotuta, partaideek erronkak gainditzeko transmititzen duten espiritua”, adierazi du Nora Sarasola, BBK Fundazioko Gizarte Ekintzako zuzendariak.

Ekimenak 3 eguneko iraupena izango du eta guztira 17.000 euro banatuko dira sari gisa. Sari hauek berdinak izango dira emakume zein gizonentzat. Txapelketaren kategoriak, arauak eta funtzionamendua ISA Surfing Adapted (International Surfing Association) erakundeak ezarritakoak dira. Aipatzekoa da ere ISA WCSSA Mundialaren ondoren Sopelakoa, nazioarteko parte-hartze handiena duen surf egokituaren txapelketa dela.

Hitzordua milaka ikuslek jarraituko dute okasiorako bereziki sortutako profil digitalen bitartez: Facebook, Instagram eta Youtube. Txapelketak, gainera, bat egingo du Peña Txuri Surf Eskolaren 30. urteurrenarekin, sopeloztarrei kirol honen sekretuak ezagutarazi eta irakasteko helburuarekin sortutako eskola, hain zuzen ere.

Hasiera borobila gisa, ostiralean, uztailak 12,arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Sopelako Udalak lehiaketako parte-hartzaile guztiei harrera egingo die Kurtzio Kultur Etxean.

Egitaraua:

  • Uztailak 12: 18:00etan hasiera-ekitaldia, ongietorria eta kirolarien aurkezpena egingo da.
  • Uztailak 13 eta 14: 08:00etatik 20:00etara kategoria desberdinetako txandak ospatuko dira eta parte-hartze minimoa (gutxienez 3 pertsona) betetzen den bitartean, kasu guztietan egingo dira emakumezko eta gizonentzako txapelketak. Horrela ez bada, txanda mistoak egingo dira.
  • Uztailak 14: 18:00etan sari banaketa eta eskerrak emateko eta agurtzeko ekitaldia.

Kategoriak eta sariak:

  • AS1: Olatuak zutik hartu dezaketen, baina gorputz-adar bat edo bat baino gehiago falta zaien surflariak.
  • AS2: Olatuak belaunikatuta edota eserita hartzen dituzten surflariak.
  • AS3: Olatuak aulki batean eserita hartzen dituzten surflariak.
  • AS4: Olatuak etzanik hartzen dituzten eta autonomoak diren surflariak.
  • AS5: Zutik izan ezik, edozein posizioan taula gainean jartzen diren eta uretan dauden bitartean arraun egiteko laguntza behar duten surflariak.
  • AS6: Surflari itsuak edota ikusteko desgaitasuna duten surflariak.
  • AS7: Surflari gorrak edota entzuteko desgaitasuna duten surflariak.
  • AS8: Desgaitasun intelektuala duten surflariak.

Gizonezko zein emakumezkoen kategorian, lehenengo saria 600 eurokoa izango da, bigarrena 300 eurokoa eta hirugarrena 200 eurokoa. Olatu onenaren kategorian, irabazleak 1.000 euro eramango ditu.


Kirolaren azken albisteak

article thumbnailUztailaren 14an, igandea, Sopelako Udalak eta Munarri Atletismo Taldeak hogeigarren urtez jarraian antolatutako "Patxi Ros Saria" lasterketa nudista ospatuko da Barinatxeko hondartzan. Ekimena, 11:00etan hasiko da eta jada ohikoa denez, bi kategoria izango ditu: testimoniala, kilometro batekoa eta absolutua, 5 kilometrokoa. Absolutuko lehenengo hirurek saria jasoko dute. Halaber, lasterketako...
article thumbnail Uztailaren 12, 13 eta 14an surf egokituaren nazioarte mailako ekitaldi garrantzitsuenetariko bat ospatuko da Arrietara hondartzan, mundu osoko 70 surflari profesional baino gehiagoren partaidetzarekin. Peña Txuri Surf Taldeak, Alvin Bayona Fundazioak eta @haimandelpozo-k antolatutako txapelketak 8 kategoria izango ditu eta 17.000 euro banatuko dira saritan. Sariak berdinak izango dira...
article thumbnailZortzigarren urtez jarraian, Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Taldeak antolatutako Duatloi Txikia ekimena ospatuko da Sopelan ekainaren 8an. Aurten ere Udaletxeko plazak emango dio hasiera eta bukaera lasterketari. Parte hartzaileak  10:00ak eta 12:30ak artean irtengo dira eta urtero lez, kategoria desberdinak antolatu dira.  Distantziak adinaren araberakoak izango dira eta 2018 eta 2005...
article thumbnailHala, Sopelako Udalak 12.100 euro bideratuko ditu perfil hau betetzen duten pertsonei diruz laguntzeko. Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 6tik 19ra egongo da zabalik (biak barne). Sopelako Udalak Sabino Arana kaleko 1.ean duen Erregistro Nagusian aurkeztu beharko dira eskabideok, edo bestela, Larrabasterrako Loiola Ander Deuna kaleko 28. zenbakian dagoen Herritarren Arretarako Bulegoan. Era...
Berri gehiago: Kirolak  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia