Sopelak goi-mailako edo eta errendimendu handiko kirolari, teknikari eta epaileak finantzatzeko Udaleko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalduko du bihar

Hala, Sopelako Udalak 12.100 euro bideratuko ditu perfil hau betetzen duten pertsonei diruz laguntzeko. Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 6tik 19ra egongo da zabalik (biak barne). Sopelako Udalak Sabino Arana kaleko 1.ean duen Erregistro Nagusian aurkeztu beharko dira eskabideok, edo bestela, Larrabasterrako Loiola Ander Deuna kaleko 28. zenbakian dagoen Herritarren Arretarako Bulegoan. Era berean, eta udal web-a erabiliz, Gardentasun Atarian kokatutako Erregistro Elektronikoaren bitartez egin daitezke eskabideok.
 
Diru-laguntza eskuratzeko baldintzei dagokionez, hiru ezartzen dira: 
 
Bizkaiko Aldizkari Ofizialean: http://www.bizkaia.eus/lehendakaritza/Bao_bob/2019/06/05/II-2117_eus.pdf?hash=4ee7cb16b7ca49bb8dc5b73468505fa2 
 

ALKATETZA DEKRETUA:

http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/20-araudia-normativa/21-ordenantzak-ordenanzas