Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelak goi-mailako edo eta errendimendu handiko kirolari, teknikari eta epaileak finantzatzeko Udaleko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalduko du bihar

Sopelak goi-mailako edo eta errendimendu handiko kirolari, teknikari eta epaileak finantzatzeko Udaleko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalduko du bihar

Hala, Sopelako Udalak 12.100 euro bideratuko ditu perfil hau betetzen duten pertsonei diruz laguntzeko. Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 6tik 19ra egongo da zabalik (biak barne). Sopelako Udalak Sabino Arana kaleko 1.ean duen Erregistro Nagusian aurkeztu beharko dira eskabideok, edo bestela, Larrabasterrako Loiola Ander Deuna kaleko 28. zenbakian dagoen Herritarren Arretarako Bulegoan. Era berean, eta udal web-a erabiliz, Gardentasun Atarian kokatutako Erregistro Elektronikoaren bitartez egin daitezke eskabideok.
 
Diru-laguntza eskuratzeko baldintzei dagokionez, hiru ezartzen dira: 
  • a) Goi-mailako edo eta errendimendu handiko kirolari, teknikari edo epaile egoera onartuta izatea.
  • b) Sopelako udalerrian azken urtean egoitza izatea ziurtatzea, oinarri hauen laburpena argitaratzen datatik aurrera kontatzen hasita.
  • c) Laguntza hau ez dute jasoko dirusarreretan urteko 27.000 euroko zenbateko gordina gainditzen duten kirolariek.
 
 

ALKATETZA DEKRETUA:

http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/20-araudia-normativa/21-ordenantzak-ordenanzas

Kirolaren azken albisteak

article thumbnailSeigarren urtez jarraian, Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Taldeak 600 parte-hartzaile inguru bilduko dituen Larrabasterrako San Silvestre lasterketa solidarioa jarri dute martxan. Ekimena abenduaren 31an egingo da, asteartea, Urgitxieta plazan hasiko da 17:00etan eta 18:15ean bukatuko da, gutxi gorabehera. Guztira, 3 kategoria egongo dira, bakoitza dagokion ibilbide eta irteera orduarekin (0-7...
article thumbnailUztailaren 14an, igandea, Sopelako Udalak eta Munarri Atletismo Taldeak hogeigarren urtez jarraian antolatutako "Patxi Ros Saria" lasterketa nudista ospatuko da Barinatxeko hondartzan. Ekimena, 11:00etan hasiko da eta jada ohikoa denez, bi kategoria izango ditu: testimoniala, kilometro batekoa eta absolutua, 5 kilometrokoa. Absolutuko lehenengo hirurek saria jasoko dute. Halaber, lasterketako...
article thumbnail Uztailaren 12, 13 eta 14an surf egokituaren nazioarte mailako ekitaldi garrantzitsuenetariko bat ospatuko da Arrietara hondartzan, mundu osoko 70 surflari profesional baino gehiagoren partaidetzarekin. Peña Txuri Surf Taldeak, Alvin Bayona Fundazioak eta @haimandelpozo-k antolatutako txapelketak 8 kategoria izango ditu eta 17.000 euro banatuko dira saritan. Sariak berdinak izango dira...
article thumbnailZortzigarren urtez jarraian, Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Taldeak antolatutako Duatloi Txikia ekimena ospatuko da Sopelan ekainaren 8an. Aurten ere Udaletxeko plazak emango dio hasiera eta bukaera lasterketari. Parte hartzaileak  10:00ak eta 12:30ak artean irtengo dira eta urtero lez, kategoria desberdinak antolatu dira.  Distantziak adinaren araberakoak izango dira eta 2018 eta 2005...
Berri gehiago: Kirolak  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia