Sopelako Udala - Apirilaren 6an Sopelak kirola sustatuko du “Sopela Sasoian” ekintza berriaren bitartez
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Apirilaren 6an Sopelak kirola sustatuko du “Sopela Sasoian” ekintza berriaren bitartez

Apirilaren 6an Sopelak kirola sustatuko du “Sopela Sasoian” ekintza berriaren bitartez

Osasunaren mundu eguna dela eta Sopelako Udalak, kiroldegiko Be One-eko monitoreen laguntzarekin, Sopela Sasoian ekitaldia jarri du martxan lehenengo aldiz. Apirilaren 6an ospatuko den ekimen honen helburua kirola kalera ateratzea, sustatzea eta jendea ariketa fisikoa egitera animatzea da.

Horretarako, Udaletxeko plazan eta igerilekuetan ospatuko diren doako kirol ekintza ugari antolatu dira egun osoan zehar, besteak beste:

Udaletxeko plazan:

  • 11:00: Body-combat
  • 11:30: Pilates
  • 12:00: Sh´bam
  • 12:30: Body-balance

Igerilekuetan:

  • 13:30: Pool run
  • 14:15: Pool gym

Igerilekuetako ekintzetako leku kopurua mugatua izango da (30 plaza sesio bakoitzean), beraz beharrezkoa izango da igerilekuetan bertan izena ematea.

Halaber, 14:00ak eta 21:00ak artean ate irekiak izango dira gimnasioko fitness aretoan.

Kirolaren azken albisteak

article thumbnail  Hurrengo larunbatean, martxoak 20, larunbata, Kurene Elkarteak ezohiko bilera bat egingo du lokalaren lekualdaketaren inguruan Sopelako Udalak egindako proposamenari buruz informatzeko eta hala badagokio, onartzeko. Trukatze hau Eusko Jaurlaritzak indarrean duen segurtasun araudia bete dadin planteatu da eta egungo lokala, kale mailan dagoena, lehenengo solairuan dagoen beste batengatik...
article thumbnail  Gaur goizean aurkeztu dute Kurtzio Kultur Etxean goi mailako surflariei hondartzen erabilera erraztuko dien hitzarmena. Ekitaldian izan dira Josu Landaluze Sopelako alkatea, Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzailea, Carlos Sergio Achotegui Bizkaiko Foru Aldundiko kirol aholkularia, Euskal Herriko Surf Federazioko arduradunak eta Basque Teameko surflari batzuk, hala nola, Leticia Canales, Garazi...
article thumbnail  Ostiral honetan, otsailak 19, goizeko 11:00etan Sopelako Udalaren eta Basque Teamen arteko hitzarmena aurkeztuko da Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Hitzarmen honen bitartez udaleko hondartzak erabiltzeko erraztasunak emango zaizkie goi mailako surflariei. Bertan Josu Landaluze, Sopelako alkatea; Olatz Legarza, Basque Teameko koordinatzailea; Carlos Sergio Achotegui, Bizkaiko Aldundiko...
article thumbnail    Ugeraga Kirol Elkarteak, FIT Learning Systems S.L enpresarekin batera eta Sopelako Udalarekin lankidetzan, "Ugeraga Futbol Eskola" ekimena abiarazi du. Online eskola bat da, eta berdintasunean, indarkeriaren prebentzioan, lehen laguntzetan, teknologien erabileran, kirola eta desgaitasunean… oinarritutako baloreei eta gaitasunei buruzko prestakuntza-bideoetarako doako sarbidea eskainiko du. ...
Berri gehiago: Kirolak  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia