Sopelako Udalak 850.000 euro bideratuko ditu Urko kiroldegia eraberritzeko lanak abiarazteko
- Bisitak: 9852
Urko kiroldegiko eraberritze proiektuaren idazketaren ondoren, datorren asteetan, Sopelako Udalak kirol instalazioen etorkizuneko berritzerako urrats garrantzitsu bat emango du. Udalak hemendik gutxira adjudikatuko du eraberritze lanak egikaritzeko kontratua.
Udal sopeloztarrak guztira 850.000 euro (BEZ barne) bideratuko ditu kiroldegiaren erabateko eraberritzeari ekiteko, zeinen azalerak 2.000 metro karratu baino gehiago dituen. Burutuko diren jardunak erabiltzaileen segurtasuna bermatzera bideratuta daude, ekipamenduen hobetze eta modernizazioarekin.
“Behin kontratua adjudikatutakoan, enpresa arduradunak 8 hilabeteko gehienezko epea izango du eraberritze proiektuan zehaztutako hobetze lan guztiak gauzatzeko”, ziurtatu du Gontzal Hermosilla alkateak. Proiektuan antzemandako patologia, akats eta beharrizanen artean, honakoak nabarmentzen dira:
- Egitura sendotu eta babestuko da eta harmailetako hormigoia konponduko da.
- Ebakuaziorako ate berriak jarriko dira eta pistara sartzeko ate handia konponduko da.
- Barruan egingo diren jardunei dagokienez, eserlekuen ilarak metalezko egitura berri baten gainean jarriko dira, harmailen gunean komun berriak eraikiko dira, aldageletako komun egokituak handituko dira, mantentze gunea eraberrituko da gela elektriko bat eta garbiketako beste bat izateko, etab.
- Estalkiko txapa berriztatuko da.
- Instalazioei dagokienez, euri-uren sarea berriztatuko da, aldageletan klimatizagailu berri bat eta berogailuetarako gasezko galdara berri bat jarriko dira, harmailetako aireztapena hobetuko da, elektrizitateko aginte eta kontrol zentro bat jarriko dira, erreta dauden pistako proiektoreak ordezkatuko dira eta suteen aurkako sistemak berrikusiko dira..
- Halaber, kiroldegiko kanpoko zola konponduko da, harmailen atzealdea garbituko da, sarrerako baranda berri jarriko da, eraikinaren kanpoaldeko argiteria hobetuko da eta tamaina handiko binilozko “Urko Polikiroldegia” kartel berria jarriko da.
Ehunka dira, Sopelatik, zein bestelako udalerrietatik Urko kirol-gunera hurbiltzen diren kirolariak. Urte hauetako erabilera dela eta, orain dela 15 urte baino gehiago inauguratutako instalazioek ugaldura handia jasan dute eta jada kalteak anitzak dira.
Hori dela eta, Sopelako Udalak, udalerrian kirola sustatzen jarraitzeko xedez eta gunearen eraberritzea bultzatzeko hartutako konpromisoari erantzunez, 2019ko lehenengo seihilabetekoan instalazioen hobekuntza lanei hasiera ematea espero du.