Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Bihar, abenduak 1, Larrabasterrako San Silvestrean izena emateko epea irekiko da

Bihar, abenduak 1, Larrabasterrako San Silvestrean izena emateko epea irekiko da

  • Lortutako dirua garuneko paralisia duen Astrabuduako Urtzi umearentzat izango da, “Una silla para Urtzi” proiektuaren barruan.
  • Parte hartu nahi dutenek www.triatlonsopelana.org web orrialdean eskuragai dagoen formularioa bete beharko dute abenduaren 1 eta 26 artean, edota 600 plazak bete arte.

Bosgarren urtez jarraian, Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Taldeak 600 parte-hartzaile inguru bilduko dituen Larrabasterrako San Silvestre lasterketa solidarioa jarri dute martxan. Ekimena abenduaren 31an egingo da, astelehena, Urgitxieta plazan hasiko da 17:00etan eta 18:15etan bukatuko da gutxi gorabehera.

Guztira, 3 kategoria egongo dira, bakoitza dagokion ibilbide eta irteera orduarekin:

  •  0-7 urte: 400 metro. Irteera ordua:  17:00.
  • 8-14 urte: 800 metro. Irteera ordua: 17:15.
  • 15-99 urte: 4.000 metro. Irteera ordua: 17:30.

Parte hartu nahi dutenek www.triatlonsopelana.org web orrialdean eskuragai dagoen formularioa bete beharko dute abenduaren 1 eta 26 artean, edota 600 plazak bete arte.

Prezioari dagokionez, bi eurokoa izango da, dortsala hartzerakoan ordaindu beharko direnak. Dortsalak abenduaren 27 eta 28an jaso beharko dira Sopelako igerilekuetako hall-ean,  18:00etatik 20:00etara. Plaza libreak geratzekotan, lasterketa egunean izena emateko aukera egongo da eta dortsalak entregatuko dira, kasu honetan prezioa 5 eurokoa izango da. Lortutako dirua garuneko paralisia duen Astrabuduako Urtzi umearentzat izango da, “Una silla para Urtzi” proiektuaren barruan.

Proba parte-hartzailea eta ez lehiakorra izango da, beraz, ez da sailkapenik edo sari banaketarik izango. Halere, parte-hartzaile guztiek opari bana jasoko dute proba amaitzean eta hornidura, likidoa eta solidoa izango dute. Aipatzekoa da ere, lasterketa mozorroturik egiten dutenek, opari berezia izango dutela.

 

Kirolaren azken albisteak

article thumbnailUztailaren 14an, igandea, Sopelako Udalak eta Munarri Atletismo Taldeak hogeigarren urtez jarraian antolatutako "Patxi Ros Saria" lasterketa nudista ospatuko da Barinatxeko hondartzan. Ekimena, 11:00etan hasiko da eta jada ohikoa denez, bi kategoria izango ditu: testimoniala, kilometro batekoa eta absolutua, 5 kilometrokoa. Absolutuko lehenengo hirurek saria jasoko dute. Halaber, lasterketako...
article thumbnail Uztailaren 12, 13 eta 14an surf egokituaren nazioarte mailako ekitaldi garrantzitsuenetariko bat ospatuko da Arrietara hondartzan, mundu osoko 70 surflari profesional baino gehiagoren partaidetzarekin. Peña Txuri Surf Taldeak, Alvin Bayona Fundazioak eta @haimandelpozo-k antolatutako txapelketak 8 kategoria izango ditu eta 17.000 euro banatuko dira saritan. Sariak berdinak izango dira...
article thumbnailZortzigarren urtez jarraian, Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Taldeak antolatutako Duatloi Txikia ekimena ospatuko da Sopelan ekainaren 8an. Aurten ere Udaletxeko plazak emango dio hasiera eta bukaera lasterketari. Parte hartzaileak  10:00ak eta 12:30ak artean irtengo dira eta urtero lez, kategoria desberdinak antolatu dira.  Distantziak adinaren araberakoak izango dira eta 2018 eta 2005...
article thumbnailHala, Sopelako Udalak 12.100 euro bideratuko ditu perfil hau betetzen duten pertsonei diruz laguntzeko. Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 6tik 19ra egongo da zabalik (biak barne). Sopelako Udalak Sabino Arana kaleko 1.ean duen Erregistro Nagusian aurkeztu beharko dira eskabideok, edo bestela, Larrabasterrako Loiola Ander Deuna kaleko 28. zenbakian dagoen Herritarren Arretarako Bulegoan. Era...
Berri gehiago: Kirolak  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia