Sopelak bat egiten du Bakioko Mountain Bike ibilbide solidarioarekin

Uztailaren 22an, Bakiok harrera egingo dio Bakioko MTBko IV. ibilaldiari (Mario Zabala Memoriala) eta Sopelako Udalak, bat egin nahi du ekimenarekin. Proba honek balio izango du Alboko Esklerosi Amiotrofiko (E.L.A.) gaixotasuna pairatzen duten pertsonen aldeko fondoak biltzeko.

Honako hau ez da lehiatzeko proba bat, udalerriko parte-hartzaile guztien eta gizarte eta ekonomi eragile guztien elkartasuna eta lankidetza lortzeko asmoa baitago, E.L.A. gaixotasuna duten pertsona horren alde egin ahal izateko.

Ibilbidearen abiapuntua (10:00etan) eta helmuga Bakioko Sabino Arana etorbidean izango da; proban guztira 30 kilometro korrituko dira.

Dagoeneko zabalik MTBren IV. ibilbidean izena emateko epea

Izena emateko, La Caixaren ES92 2100 4952 18 2100156526 kontu korrontean 10 euroko diru sarrera edo banku transferentzia bat egin beharko da, parte-hartzailearen izen-abizenak adieraziz.

Ordainagiria edo transferentzia agiria Bakioko Turismo Bulegoan (Basigoko Bide Nagusia, 3) aurkeztu beharko da edo posta elektronikoz bidali E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera eta honako datu hauek bete:

Izen-abizenak.
Harremanetarako telefonoa.
NAN.

Datuak betetzean, aurrez aurre edo e-maila bidez jakinaraziko da zein izan den dortsalaren adjudikazioa.

Dortsala Bakioko Turismo Bulegoan batu ahal izango da dagoeneko, honako ordutegi honen barruan:

• Ekaina: Astelehenetik zapatura, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Domekatan: 10:00etatik 15:00etara.
• Uztaila: Astelehenetik igandera, 10:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Halaber, lasterketaren egunean bertan jaso ahal izango da irteera mahaietan, goizeko 9:00etatik aurrera; horretarako, antolatzaileei jakinarazi beharko zaie zein izan den adjudikatutako dortsal zenbakia.

OHARRA: Inskripzinoa martxaren egunean bertan be egin ahal izango da urteera ordua izan baino ordubete lehenagora arte (15 €).

Ibilbidea amaituta, zozketa bat egingo da parte-hartzaile guztien artean, enpresa laguntzaileek emandako sariak baliatuz.

ZERO dortsala

Era berean, ibilbidean parte hartzeko asmorik izan ez, baina E.L.A. gaixotasuna duten pertsonei elkartasuna adierazi eta laguntza ekonomikoa eman nahi dioten pertsonek zero dortsala erosi ahalko dute modu sinbolikoan; horretarako, 10 euroko diru sarrera edo transferentzia egin beharko dute La Caixako ES92 2100 4952 18 2100156526 kontuan, ZERO DORTSALA jarriz.

Argibide gehiago: