Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Larunbatean, trafiko mozketak Duatloia dela eta

Larunbatean, trafiko mozketak Duatloia dela eta

 

Larunbatean, otsailak 17, Sopelako Duatloiaren XII. edizioa ospatuko da. Lehiaketa dela eta, udalerriko zenbait kaletako trafikoa moztuko da. Udaltzaingoak honako ekintzak aurreikusi ditu larunbaterako,15:30ak eta 18:00ak artean:

17, larunbata (15:30-18:00)

- Mozketa: Sabino Arana kalea

- Trafiko saihesbideak:

  • Sipiri kalea eta Loroño kalearen arteko bidegurutzean, honako ibilbidearekin: Sipiri kalea - San Pedro eliza - Enrique Urrutikoetxea kalea.
  • Garbiguneko bihurgunean, Olabide kalerantz.
  • Landabe kalean San Pedro Eliza - Enrique Urrutikoetxea kalerantz.

- Udaltzaingoak eta boluntarioek erregulatutako trafikoa

- Helmugan aparkatzeko debekua: Sabino Arana kalean, bi aldeetan, Udaletxe inguruan eta Laboral Kutxako bihurgunean Akilino Arriola kaleko oinezkoen pasabidera arte.

Kirolaren azken albisteak

article thumbnail  Apirilaren 21 eta 22an “Sopelako Udala Igeriketa Saria” ekimenaren XIII. edizioa ospatuko da Sopelako Udal Igerilekuetan. Aurten ere ekimenak, Sopela Igeriketa Swim taldeak antolatuta, Sopelako Udalaren babesa eta laguntza dauka. Txapelketaren lehenengo egunean eskolarren txanda izango da. Apirilaren 21ean, 9 eta 12 urte arteko kirolari gazteenak lehiatuko dira, 16:00etatik aurrera. Guztira,...
article thumbnail  Larunbatean, otsailak 17, Sopelako Duatloiaren XII. edizioa ospatuko da. Lehiaketa dela eta, udalerriko zenbait kaletako trafikoa moztuko da. Udaltzaingoak honako ekintzak aurreikusi ditu larunbaterako,15:30ak eta 18:00ak artean: 17, larunbata (15:30-18:00) - Mozketa: Sabino Arana kalea - Trafiko saihesbideak: Sipiri kalea eta Loroño kalearen arteko bidegurutzean, honako ibilbidearekin:...
Martxan da Sopela Women´s Team
2018eko otsailaren 06a
article thumbnailSopela Women’s Teamek denboraldiko lehenengo kirol-kontzentrazioa egin du. Emakumezkoen txirrindularitza taldea Bizkaitik ibili da asteburuan, hitzaldiak eskainiz eta baita lan saio desberdinak burutzen besteak beste. Sopelako Udalak asteburuan egin dio harrera taldeari.  Aipatutako harrerara, zenbait babesle ere hurbildu ziren: Telxiuseko Miguel Echeverria eta Maria Sonsoles Fernandez,...
article thumbnailDatorren otsailaren 17an ospatuko da Sopelako Duatloiaren XII. edizioa. Aurten, Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Sopela elkarteak, Euskadiko Triatloi Federazioarekin elkarlanean antolatuko proba hau, nobedade garrantzitsu batekin dator, izan ere, sprint distantziako Euskadiko Txapelketarako puntuagarria izango da Proban parte hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea...
Berri gehiago: Kirolak  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia