Abenduaren 6an jokatuko da Sopelan EMAKUME MASTER CUParen finala

Datorren abenduaren 6an, Sopelako Udal frontoian jokatuko dira 4 1/2ko Elite eta lehen mailako final haundiak. 

Lehenengo mailan ENERITZ ARRIETA (AZKOITIA) eta MAITE IRIARTE (AZPEITIA) izango dira aurkariak. Elite mailan berriz, LEIRE ETXANIZ (ETXEBARRIA) eta MAIDER MENDIZABAL (ANOETA) ikusiko dira aurrez aurre.

Final haundi hauek Sopelako Udal Frontoian jokatuko dira goizeko eguerdiko 12:00etatik aurrera.

Era berean partidu hauek zuzenean ikusi ahal izango dira ETBren lehengo katean.

Informazio gehiagorako: http://www.emakumemastercup.eus