Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopela garbiketa eta mantentze lanak egiten ari da udal igerilekuetan

Sopela garbiketa eta mantentze lanak egiten ari da udal igerilekuetan

 

Lanak abuztuaren 1ean hasi ziren eta 15ean bukatzea aurreikusten da.

Martxan diren garbiketa eta mantenu lanek urte osoan zehar higiene maila ona mantentzea ahalbidetuko dute, udal igerilekuetako erabiltzaileei zerbitzu hobeago bat eskainiz.

Udal igerilekuetako erabiltzaileei zerbitzu hobeago bat eskaintzeko helburuarekin, abuztuko lehenengo bi aste hauetan zehar garbiketa eta mantenu lanak abiarazi dira instalazioetan. Garbiketa orokorra izango da, urte osoan zehar higiene maila ona mantentzea ahalbidetuko duena. Lanak direla eta, igerilekuak itxita egongo dira abuztuaren 15era arte.

Urtero egiten diren garbiketa mota hauek, abuztuaren 1ean hasi eta 15ean bukatu ohi dira, ekintza eta jarduera mailak modu nabarmenean behera egiten duen garaia, hain zuzen ere. Izan ere, Gontzal Hermosilla alkateak adierazi duen bezala “urteko geldiune hau kirol zerbitzu eta ekipamenduak bere osotasunean errebisatzeko aprobetxatzen dugu. Hala, den-dena egoera ezin hobean egongo da hurrengo denboraldiari aurre egin ahal izateko”.

Martxan diren lanak, igerilekuetako hustuketan eta produktu kimiko desinkrustatzaile eta desinfektagarri bidezko garbiketan oinarrituko dira. Halaber, igerilekuen sistemak errebisatuko dira (uraren tratamendu sistema eta arazketa, filtroak, motorrak, bonbak, fondo-garbiketak, balbulen itxiera…) eta behar izanez gero, elementuen garbiketa, urinketa, konponketa edota ordezkapenari ere ekingo zaio. Azkenik, igerilekuak, berriro ere urez beteko dira eta ur hori berotu egingo da. Igerilekua bera sakon garbitzeaz gain, aldagelak, pasabide, sabai eta abarretan ere burutzen ari dira garbiketa lanak.

Azkenik, bestelako instalazioetan ere, errebisio, inspekzio, ordezkapen eta konpontze lanak ere egingo dira. Nabarmentzekoak dira, beste batzuen artean: aldagela eta igerilekuetako baldosen juntura, vending makinen lekualdatzea, igerilekuko sarbide-ate eta sapai faltsuaren aldaketa eta hobekuntza anitzak saunan.

Udalerriko kirol instalazioak kudeatzen dituen enpresako mantenu eta garbiketa lanetara bideratutako langile eta zuzendaritzako kideen artean, guztira, hamaika pertsona dira aipatutako lanetaz arduratzen ari direnak.

 


 

Kirolaren azken albisteak

article thumbnailUrko kiroldegiko eraberritze proiektuaren idazketaren ondoren, datorren asteetan, Sopelako Udalak kirol instalazioen etorkizuneko berritzerako urrats garrantzitsu bat emango du. Udalak hemendik gutxira adjudikatuko du eraberritze lanak egikaritzeko kontratua. Udal sopeloztarrak guztira 850.000 euro (BEZ barne) bideratuko ditu kiroldegiaren erabateko eraberritzeari ekiteko, zeinen azalerak 2.000...
article thumbnailLortutako dirua garuneko paralisia duen Astrabuduako Urtzi umearentzat izango da, “Una silla para Urtzi” proiektuaren barruan. Parte hartu nahi dutenek www.triatlonsopelana.org web orrialdean eskuragai dagoen formularioa bete beharko dute abenduaren 1 eta 26 artean, edota 600 plazak bete arte. Bosgarren urtez jarraian, Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Taldeak 600 parte-hartzaile inguru...
Ugeraga saski Sopelaren ekintzak
2018eko azaroaren 19a
article thumbnailUgeraga saski Sopela saskibaloi taldeak ekintza ugari antolatu ditu abenduan zehar Urkoko polikiroldegian. Abenduaren 1ean, larunbata, 17:45etan Sopelako saskibaloi talde guztien aurkezpena egingo da, Ander Deuna ikastola, Zipiriñe eta Ugeragak berak kudeatutako Gorlizko saski Eskola barne. Halaber, abenduaren 1 eta 2an, larunbata eta igandea Alberto Hernández Memoriala Basket Eguna 2018...
article thumbnailHitzordua eguerdiko 12:00etan izango da, udaletxeko plazan. Egungo aizkolaririk entzutetsuenek hartuko dute parte txapelketan. Hurrengo bikoteak lehian ikusteko aukera izango da: Mikel Agirre eta Jesus Gisasola (Ondarroa-Mallabia) Aitzol Atutxa eta Julen Larrea (Dima-Barakaldo) Beñat Lekue eta Aritz Oregi (Larrabetzu) Aritz Irazabal eta David Naredo (Ugao-Asturias) Daniel Lopez eta Esteban...
Berri gehiago: Kirolak  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia