Irailaren 16an ospatuko da Sopelako VI. Duatloi Txikia

Aurten ere Udaletxeko plazak emango dio hasiera Sopelan ospatuko den VI.Duatloi Txikiari. Sopelako Hirubi Triatloi Taldeak eta Sopelako Udalak antolatzen duten proba honek, Bizkaiko Foru  Aldundiaren, Bizkaiko Triatloi Federazioaren, Euskadiko Triatloi Federazioaren eta Klick & Go-ren laguntza du. 

Ekimena udaletxeko plazan hasi eta amaituko da. Urtez urte, probak arrakasta itzela erdiesten du eta horregatik, antolatzaileek aurreko edizioetako parte hartzea izatearekin konforme agertzen dira, plaza guztiak bete izan baitira. Seigarren edizio honek, urtebete eta 14 urte bitarteko atletismoko promesentzako 350 plaza eskainiko ditu. Kategoria desberdinak antolatu dira eta distantziak adinaren araberakoak izango dira.

Parte hartzeko interesa duten pertsonek, izen-emate epea zabalik izango dute abuztuaren 28tik aurrera, dohain http://triatlonsopelana.org web orrialdean, irailaren 14ra arte.