Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Junior Pro Sopela, uztailaren 19tik 23ra

Junior Pro Sopela, uztailaren 19tik 23ra

 

 

Beste urte batez, World Surf Leaguek zenbait geldiune egingo ditu Euskadin, non, beste behin, nazioarteko surflari onenak neurtuko diren. Uztailaren 19tik 23ra ospatuko da Sopela Pro Junior surf txapelketaren edizio berri bat Sopelako Arriatera hondartzan; surflari eta ekitaldi askoren eszenatokian, alegia.

Txapelketa hau geldiune garrantzitsua da ASP Europe Pro Junior Series delakoaren Europako junior zirkuituan. Izan ere, ASP berak, junior ekitaldi onena dela ziurtatzen du. Junior Pro Sopela txapelketak 18 urte beherakoen surflarien artean 10.000 dolar inguru banatuko ditu sarietan.

Proba honetan 15 nazionalitate desberdinetako 170 surflarik parte hartuko dutela aurreikusten da. Izan ere, zirkuitu honetan parte hartzen duten gazte askok, mundu mailako WQS zirkuituan ere parte hartzen dute. Junior mundialera ere tranpolin zuzena da. Horregatik, aukera ezin hobea da etorkizun laburreko mundu mailako liderrak etxean lehiatzen ikusteko.

Peñatxuri Surf Taldeak antolatzen du ekitaldi hau; Sopelako Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Havaianas, YOW, Coca-Cola, Peñatxuri Surf Eskola, Bar El Peñón, Euskal Herriko Surf Federazioa, Magic Seaweed eta Euskaltel.

Aurtengo  faboritoak

Espinhon (Portugal) izan zen azken proban Teresa Bonvaloten koroazio berriarekin, emozio guztia gizonezkoen kategorian bilduko da Marco Mignot (2.275 puntu) frantsesa eta Kauli Vaast (1.950 puntu) tahitiarra sailkapen buruan direlarik azkenengo ekitaldietan lehia gogor bat mantendu ondoren. Ez da komeni bistatik galtzea Ruben Vitoria eta Iker Amatriai zarauztarrak, sailkapen orokorrean laugarren eta seigarren postuan, hurrenez hurren, biak sasoi onean eta Euskal Herriko publikoaren aurrean nabarmentzeko gogo handiz. Guztien artetik 2017ko Europako Junior txapelduna aterako da.

Kirolaren azken albisteak

article thumbnailHitzordua eguerdiko 12:00etan izango da, udaletxeko plazan. Egungo aizkolaririk entzutetsuenek hartuko dute parte txapelketan. Hurrengo bikoteak lehian ikusteko aukera izango da: Mikel Agirre eta Jesus Gisasola (Ondarroa-Mallabia) Aitzol Atutxa eta Julen Larrea (Dima-Barakaldo) Beñat Lekue eta Aritz Oregi (Larrabetzu) Aritz Irazabal eta David Naredo (Ugao-Asturias) Daniel Lopez eta Esteban...
article thumbnailBeste urte batez, World Surf Leaguek Sopelako Arriatera hondartzara ailegatu da Pro Junior surf txapelketaren edizio berri bat ospatzeko. Uztailaren 18tik 22ra, surf-arloan etorkizun oparoa izan lezaketen gazteak Sopelan elkartuko dira. Kontinenteetako txapeldunak erabakitzeko, denboraldiko proba garrantzitsuenetariko bat izango da.  Gizonezko maila Gizonezko mailan, hiru frantsesek titulua...
article thumbnailUztailaren 22an, Bakiok harrera egingo dio Bakioko MTBko IV. ibilaldiari (Mario Zabala Memoriala) eta Sopelako Udalak, bat egin nahi du ekimenarekin. Proba honek balio izango du Alboko Esklerosi Amiotrofiko (E.L.A.) gaixotasuna pairatzen duten pertsonen aldeko fondoak biltzeko. Honako hau ez da lehiatzeko proba bat, udalerriko parte-hartzaile guztien eta gizarte eta ekonomi eragile guztien...
article thumbnail  Apirilaren 21 eta 22an “Sopelako Udala Igeriketa Saria” ekimenaren XIII. edizioa ospatuko da Sopelako Udal Igerilekuetan. Aurten ere ekimenak, Sopela Igeriketa Swim taldeak antolatuta, Sopelako Udalaren babesa eta laguntza dauka. Txapelketaren lehenengo egunean eskolarren txanda izango da. Apirilaren 21ean, 9 eta 12 urte arteko kirolari gazteenak lehiatuko dira, 16:00etatik aurrera. Guztira,...
Berri gehiago: Kirolak  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia