Igande honetan “33. Sopelako Udala Saria”

 

Igandean, uztailak 16, Sopelako Udaleko babesarekin SD Ugeragak antolatutako “33. Sopelako Udala Saria” ospatuko da Sopelan, non emakumezkoen kategorien euskal eta bizkaitar tituluak jokoan jarriko diren.

Lasterketa 10:00etan hasiko da Sopelako Udaletxearen aurrean. Bertatik kadeteak, juniorrak eta eliteak  aterako dira 23,3 kilometroko ibilbidean zehar bakoitzari dagozkien birak egiteko. Ibilbideak honakoak zeharkatuko ditu, besteak beste: Lointek fabrika, Urduliz, Laukiz, Garden Center zeharbidea, Larrabasterrako biribilgunea eta Sopelako Udaletxea.

Lehenengo bi biren ondoren, 46,6 kilometroak egindakoan, proba bukatuko da kadeteentzako. Juniorrek, aldiz, beste bira bat egingo dute, guztira 70,5 km bete arte. Eliteek, azkenik, beste bira bat ibiliko dira, 93,8 km egin arte.