Asteburu honetan “Euskal Herriko Gazte Surf Zirkuitoa 2017” ospatuko da Sopelan

 

Asteburu honetan, maiatzak 13 eta 14, Euskal Herriko Surf  Federazioak antolatutako “Euskal Herriko Gazte Surf Zirkuitoa”ren lehenengo etapa Sopelako Barinatxe hondartzan ospatuko da. Zirkuitua 4 etapaz osaturik dago eta 14 eta 18 urte baino gutxiagokoei zuzendurik dago.

Bigarren froga ekainaren 10 eta 11n izango da Donostiako La Zurriola hondartzan, hirugarrena, urriaren 9an (lekua erabakitzeke dago) eta laugarrena eta azkenekoa, aldiz, Karraspion, Lekeitio, azaroaren 4 eta 5 edo 10 eta 11an.

Honakoak dira zirkuitu orokorreko irabazleentzako sariak:

– Sub 14 Neskak eta Mutilak: World Surf League-ko Wildcard Pro Junior Sopela 2018an parte hartzeko sarrera.

– Sub 18 Mutilak: 2018 Euskal Surf Zirukuituko Wildcard Mundakarako gonbidatu plaza.

– Sub 18 Neskak: 2018 Euskal Surf Zirukuituko Wildcard Orruarako gonbidatu plaza.

Informazio guztia: www.wavescores.net