"Athletic Herriz Herri" Sopelan izango da igandean

 

Igande honetan, hilak 7, “Athletic Herriz Herri” Sopelara iritsiko da, Athletic Club Fundazioak antolatuta, Sopelako Udalaren laguntzarekin, etxeko txikienei zuzendutako ekimena da. Kasu honetan Urgitxieta plazan izango da, 10:30etatik 14:30etara. 

Athletic Herriz Herri txikienei zuzendutako jolas jarduerak dira (hiru eta zortzi urte bitartekoentzat hain zuzen ere), jolasteko gune bat, giza futbolin bat, txikigunea, aurpegiak margotzeko tokia, futbol-txapa (iturris) eta marrazki tailerra, ‘photocall’ bat eta baloi adimendunarekin punteria lantzeko jolasak, den dena musikarekin eta ‘speaker’ batek alaituta jai giroan. 

Helburua ondo pasatzeko jolas eremu bat sortzea da, futbola jolas gisa azpimarratuko duena, alderdi profesionala alde batera utzita. Era berean, jarduera bakoitzean kirolaren eta bereziki Athletic Cluben baloreak presente egongo dira, hala nola, adiskidetasuna, lankidetza, ahaleginaren kultura eta desberdina denarekiko errespetua.

Parte hartzea irekita dago eta doakoa da bertaratzen direnentzat.