Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak "Athletic Herriz Herri" Sopelan izango da igandean

"Athletic Herriz Herri" Sopelan izango da igandean

 

Igande honetan, hilak 7, “Athletic Herriz Herri” Sopelara iritsiko da, Athletic Club Fundazioak antolatuta, Sopelako Udalaren laguntzarekin, etxeko txikienei zuzendutako ekimena da. Kasu honetan Urgitxieta plazan izango da, 10:30etatik 14:30etara. 

Athletic Herriz Herri txikienei zuzendutako jolas jarduerak dira (hiru eta zortzi urte bitartekoentzat hain zuzen ere), jolasteko gune bat, giza futbolin bat, txikigunea, aurpegiak margotzeko tokia, futbol-txapa (iturris) eta marrazki tailerra, ‘photocall’ bat eta baloi adimendunarekin punteria lantzeko jolasak, den dena musikarekin eta ‘speaker’ batek alaituta jai giroan. 

Helburua ondo pasatzeko jolas eremu bat sortzea da, futbola jolas gisa azpimarratuko duena, alderdi profesionala alde batera utzita. Era berean, jarduera bakoitzean kirolaren eta bereziki Athletic Cluben baloreak presente egongo dira, hala nola, adiskidetasuna, lankidetza, ahaleginaren kultura eta desberdina denarekiko errespetua.

Parte hartzea irekita dago eta doakoa da bertaratzen direnentzat.

Kirolaren azken albisteak

article thumbnailDatorren abenduaren 6an, Sopelako Udal frontoian jokatuko dira 4 1/2ko Elite eta lehen mailako final haundiak.  Lehenengo mailan ENERITZ ARRIETA (AZKOITIA) eta MAITE IRIARTE (AZPEITIA) izango dira aurkariak. Elite mailan berriz, LEIRE ETXANIZ (ETXEBARRIA) eta MAIDER MENDIZABAL (ANOETA) ikusiko dira aurrez aurre. Final haundi hauek Sopelako Udal Frontoian jokatuko dira goizeko eguerdiko...
article thumbnail  Lanak abuztuaren 1ean hasi ziren eta 15ean bukatzea aurreikusten da. Martxan diren garbiketa eta mantenu lanek urte osoan zehar higiene maila ona mantentzea ahalbidetuko dute, udal igerilekuetako erabiltzaileei zerbitzu hobeago bat eskainiz. Udal igerilekuetako erabiltzaileei zerbitzu hobeago bat eskaintzeko helburuarekin, abuztuko lehenengo bi aste hauetan zehar garbiketa eta mantenu lanak...
article thumbnailAurten ere Udaletxeko plazak emango dio hasiera Sopelan ospatuko den VI.Duatloi Txikiari. Sopelako Hirubi Triatloi Taldeak eta Sopelako Udalak antolatzen duten proba honek, Bizkaiko Foru  Aldundiaren, Bizkaiko Triatloi Federazioaren, Euskadiko Triatloi Federazioaren eta Klick & Go-ren laguntza du.  Ekimena udaletxeko plazan hasi eta amaituko da. Urtez urte, probak arrakasta itzela erdiesten du eta...
article thumbnail    Beste urte batez, World Surf Leaguek zenbait geldiune egingo ditu Euskadin, non, beste behin, nazioarteko surflari onenak neurtuko diren. Uztailaren 19tik 23ra ospatuko da Sopela Pro Junior surf txapelketaren edizio berri bat Sopelako Arriatera hondartzan; surflari eta ekitaldi askoren eszenatokian, alegia. Txapelketa hau geldiune garrantzitsua da ASP Europe Pro Junior Series delakoaren...
Berri gehiago: Kirolak  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia