Kosta Trail-ak, berriro ere, kutsu solidario bikoitza izango du

 

Ekainaren 11an Sopelan ospatuko den Kosta Trail-aren hamabigarren  edizioak, bigarren urtez, kutsu solidario bikoitza izango du.

Okasi honetan, Kosta Trail-aren babesleek, hots,  Forum Sport, Salomon eta Laboral Kutxak, bildutako dirua honako bi elkarteetara bideratuko dela erabaki dute: ASVIDIA “Bizkaiko Diabete Elkartea” (hirugarren urtez errepikatzen duena) eta ALCER BIZKAIA “Giltzurrunetako Gaixotasunen Kontrako Lehiaren Elkartea”.

Irabazi asmorik gabeko bi elkarteek dirua 4 modalitateetako parte hartzaileek ordaindutako inskripzioetatik jasoko dute, besteak beste: Mendi Lasterketa (30km), Mendi Erdi Maratoia (21km), Mendi Ibilaldia (20 km) eta Ibilaldi Familiarra (10km).

Kosta Trail, bere hastapenetatik, kutsu solidarioa izan du eta irabazien zati bat elkarte desberdinetara bideratu izan du, besteak beste: la Cuadri del Hospi, Eugenia Epalza Esklerosi Anizkoitzaren Euskadiko Fundazioa edota ASPANOVAS, Bizkaiko minbizidun haurren gurasoen elkartea.

ALCER BIZKAIA

Kosta Trail-ean bildutako dirua hurrengo urtean proiektu bat abiarazteko bideratuko dute. 2018an elkarteak giltzurrun gaixotasuna duten estatu mailako gazteen topaketa sortu nahi du. Asteburu batean helburu bikoitzarekin elkartuko dira: alde batetik, egunerokotasunetik irteteko espazio bat erraztea, eta beste alde batetik, giza-erlazioen katalizadore gisa jardutea, laguntasun taldeen sorrera bultzatzeko.

ASVIDIA

ASVIDIA Bizkaiko Diabete Elkartearen kasuan, diru laguntza  diabetesa duten pertsonek, gaixotasunaren egunerokotasunean kirola  praktikatzeak suposatzen dituen erronka eta onurak modu praktikoan  ikasteko bideratuko da.