Berriztuta Urkoko futbol zelaia

 

Dena prest Urkoko belar artifizialeko zelaian baloia biraka hasteko. Hobekuntza lanak kirol zelaiaren zoruaren zaharberritzean oinarritu dira, orain arteko zelai sintetikoa azken belaunaldiko FIFA Quality Pro homologazio-kalitatea duen batengatik ordezkatuz. Nabarmentzekoa da, zelaiaren ordezkapenaz gain, ateak eta hesien sareak ere berriztatu direla. Obra horiek guztiek 150.000 euro inguruko inbertsioa suposatu dute Sopelako Udalarentzat. Lanak otsailaren amaieran bukatu dira.