Panda Raid Bizkaia taldeak Marokora eramateko materiala bilduko du

Rally solidario
Panda Raid Bizkaia taldeak, zenbait sopeloztarrez osaturikoa, distantzia eta erresistentzia handiko Panda Raid rally amateurrean hartuko du parte. Ekimena martxoan ospatzen da urtero eta ehun talde baino gehiagok hartzen dute parte.

Panda Raid basamortuan egiten den erresistentzia lasterketa bat da. 7 egunetan zehar
4.000 kilometro baino gehiago ibiltzen dira eta ibilbidea, batez ere, Marokoko hegoaldean oinarritzen da, harez eta desertuz osaturiko pistetan barrena.

Panda Raid Bizkaia, Marokoko rally solidario honetan parte hartzeko bildu ziren lagun-talde batez osaturik dago. Helburua Maroko herri pobreei materiala eramatea da, besteak beste, arropa, zapatak, jostailuak, eskolarako materiala... Izan ere, taldeko partaideak otsailaren 15ean, 18:00etatik aurrera Udaletxeko plazan egongo dira, euren kotxeekin batera (1994 eta 1988 urteko bi Seat Panda Marbella), ekimena aurkezteko eta Marokora eramateko materiala jasotzeko helburuarekin.