Hurrengo larunbatean, otsailak 18, Sopelako Duatloiaren XII. edizioa ospatuko da

duatloi web
Otsailaren 18an, larunbata, Sopelako Duatloiaren XII. edizioa ospatuko da Sopelan. Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Sopela elkarteak, Euskadiko Triatloi Federazioarekin elkarlanean antolatuko proba triatloi lizentzia indarrean dutenentzat zabaldurik dago eta ekimena oinezko bi lasterketaz eta bizikletazko lasterketa batez osaturik dago.

Proban parte hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea www.triatloi.org web orrialdean. Epea otsailaren 13an edo 250 partaideko kopurua betetakoan amaituko da. Dortsalak egunean bertan banatuko dira 13:00-15:30ak artean Sopelako Udaletxean.

Duatloia 16:15etan hasiko emakumezkoentzat eta 16:30etan gizonezkoentzat eta bi orduko iraupena izango du. Boxak Sopelako Udaletxeko Plazan kokaturik egongo dira.

Distantziak eta ibilbideak:
• Oinez (1. atala): 5,2 km. Sopelako herri-gunean zirkuitu bati 2 buelta.
• Bizikletaz: 20 km. Sopela, Barrika,Plentzia, Urduliz, eta Sopela.
• Oinez (2. atala): 2,5 km. Sopelako herri-gunean zirkuitu bati buelta bakarra.

Kategoria orokorreko lehenengo 3 irabazleentzako garaikurra eta sariak egongo dira (100€, 75€ eta 50€ko bonoak) eta garaikurra bestelako kategorien irabazleentzako. Era berean, parte-hartzaile guztien artean kirol materiala zozketatuko da. Sarien banaketa 18:30etan izango da Udaletxeko Plazan.

Trafiko mozketak lasterketa dela eta

Sopelako Duatloiaren XII. edizioaren ospakizunaren ondorioz, otsailaren 18an, 16:00etatik aurrera, zenbait kaletako trafikoa moztuko da. Udaltzaingoak honako ekintzak aurreikusi ditu proba aurretik eta ondoren:

Ostirala, 17: Sabino Arana kalearen hustuketa hesi eta balizamendu zinta bidez, Artaza eta Sipiri kaleen artean eta Akilino Arriola kaletik (Laborak Kutxaren bihurgunea) oinezkoen pasabidera arte

Larunbata, 18 (15:30-18:00)

• Ibilgailuen zirkulazio mozketa Sabino Arana kalean
• Trafiko saihesbideak:

o Sipiri-Loroño bidegurutzean, honako ibilbidean: Sipiri- San Pedro eliza - Enrique Urrutikoetxea
o Garbigunetik Olabiderako errotondan
o Landabe kalean, San Pedro-Enrique Urrutikoetxea eliza bidera

• Udaltzaingoaren trafiko erregulazioa, kontingentzia bereziak salbu:

o Iberre
o Loroño-Sipiri
o Udaletxeko zonaldea

• Aparkatze debekua helmuga zonaldean: Sabino Arana kalean, bi aldeetan, Udaletxe inguruan eta Laboral Kutxako bihurgunean, Akilino Arriola kaleko oinezkoen pasabidera arte.