Ostiralean, otsailak 3, Lointek Team taldea aurkeztuko da Sopelan

Lointek
Datorren ostiralean, otsailak 3, Lointek Team talde euskaldunaren aurkezpena egingo da Kurtzio Kultur Etxean. Ekitaldia 17:00etan hasiko da eta gainera Lointek Team taldeak 2017an zehar erabiliko duen materiala ere erakutsiko da.

Aurkezpenera bertaratuko direnen artean, Gontzal Hermosilla, Sopelako alkatea; Javier eta Serafin LoroƱo, Lointek bebeslearen ordezkari gisa ; Jon Redondo eta Almudena Otaola, Eusko Jaurlaritzatik; eta Carlos Sergio, Bizkaia Fundaziotik egon dira.