Larunbatean Sopelako Duatloi Txikiaren V.edizioa ospatuko da

Duatloi Txiki V
Bostgarren urtez, Sopelako Duatloi Txikiaz gozatzeko aukera izango dugu udalerrian. Aurtengo edizioa, larunbat honetan ospatuko da, irailak 17. Goizeko 10:00etan emango zaio hasiera probari Udaletxeko Plazan (leku berean bukatuko da)

Helburua ekimenak aurreko urteetan izandako arrakasta gainditzea edota gutxienez errepikatzea da. Aurtengo partaide kopurua 350 pertsonatakoa izango da, kategoria guztiak kontuan izanda. Distantzia adinaren araberakoa izango da, baina guztiek korrika-bizikleta-korrika egin beharko dute.

Proba, Sopelako Udalak eta Hirubi Sopelako Triatloi Taldeak antolatu dute.