Irailaren 10ean Hondartza Saskibaloia izango dugu Sopelan!

basket-playa-cartel-10-sept
Eguraldiaren erruz data atzeratu eta gero, hitzordu berri bat daukagu hondartza saskibaloiarekin gozatzeko udako azken txanpan. Hondartza Saskibaloi Txapelketa irailaren 10ean ospatuko da, Bizkaiko Saski Baloi Federazioak antolaturik eta Sopelako Udalak eta Ugeraga Saski taldearekin elkarlanean. Txapelketa hau kosta atlantikoan jokatzen den lehen hondartza saskibaloi txapelketa izango da. Diziplina hau Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak onartua izan da, 75.urteurrena betetzen duen Bizkaiko Saski Baloi Federazioaren eskariz.

Izen ematea doakoa izango da eta interesdunek E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidearen bidez egin ahal izango dute, izen-abizenak eta jaiotza urtea bidaliz. Izena emateko epea irailaren 6an amaituko da, 19:00etan. Informazio gehiago nahi izanez gero email berdinera jo daiteke.

Modalitate honetako ildoak honako hauek dira:

- Taldeak: bai senior eta bai oinarrizko mailan, talde bakoitza 3 eta 5 pertsona bitartez osoturik egongo da, momentu bakoitzean horietariko 3 jokatzen egongo direlarik. Mundu guztia oinutsik egongo da, akordiorik ezean.
- Iraupena: 15 minutuko aldi bakarra izango da, atsedenaldirik gabe eta arauzko denbora bukatzean berdinketa balego, urrezko saskiratzea egingo da. Izen emateen zenbatekoa handia balitz, antolakuntzak talde batek 15 puntu lortzean, partida bukatutzat emateko eskubidea izango du, nahiz eta arauzko denbora ez bete eta beti ere egoera honen berri partidaren hasieran ematen badie talde biei.
- Jokalekua: 12 metroko luzera eta 10 metroko zabalera duen laukizuzena, zorua arezkoa eta jaurtiketa librea hondoko marratik 4 metrora egongo delarik.
- Saskia: 3,05 y 2,60 metrotako altuera izango dute, mailaren arabera, aretik irteten den puntutik uztaierarte.
- Baloia: Partida guztiak maila bakoitzeko baloi ofizialarekin jokatuko dira. Talde mistoak baleude, mutilek erabili ohi duten baloiarekin jokatuko da.
- Aurrera egitea: paseen bitartez egin beharko da, ezin da boterik eman. Bi pausu eman ahal izango dira baloia eskuetan dagoela.
- Puntuaketa: puntu 1 saskiratze bakoitzeko, beti ere kapitainak egiten ez badu, izan ere kapitainaren saskiratzeek 2 puntu balioko dute. Alley-oop eran egindako saskiratzeek 2 puntu balioko dute.