Sopelako Udalak padel pistetako belar artifiziala berriztatu du

Padel3
Sopelak guztiz eraberritutako padel pista berriak ditu. Sopelako Udalak, udal igerilekuen alboan kokatzen diren padel pista bietako belar artifiziala berriztatzeko lanak amaitu ditu. 2014.urtean, pisten aterpearen lanek belar artifizialean eragindako kalteak konpontzeko helburuarekin egindako zaharberritze lanak izan dira. Hala, egun baldintza ezin hobetan aurkitzen diren pistak ditu udalerriak.

Eraberritze lanei dagokionez, obra hauekin padel eta tenis-pista profesionalen zelaia aldatu dute, baita jolas anitzeko pisten zelaia ere. Guztira, lanek 9.670,80 euroko aurrekontua izan dute.

Erresistentzia eta iraunkortasun handiko belarra

Padel pistak, herritar askok eskatutako instalazioak dira. Gauzak horrela, emango zaien erabilera ezagututa, kalitate gehiagoko eta erresistentzia zein iraunkortasun handiagoko zelaia instalatzea erabaki du Udalak. Belar artifizial berria, urradura maila baxua duten eta %100ean polietilenozkoak diren hariez dago osatua. Zelai berriak bost urteko edo 12.000 jolas-orduko bermea dauka eta Espainiako Kirol Kontseilu Orokorraren Padel Liburuak aholkatzen dituen instalazio, erabilera eta mantenimendu baldintzak betetzen ditu.

Ordutegia eta erreserbak

Ordutegiari dagokionez, pistetan erreserbak goizeko 8:00etatik, arratsaldeko 20:00etara egin ahal izango dira (jolastu daitekeen azken ordua, beraz, 20:00etatik 21:00etara izango da).

Erreserbak zuzenean igerilekuetako eraikinean egingo dira eta pisten alokairuari dagokionez, ezin izango da telefonoz erreserbarik egin.