Sopelak Uribe Kostako IV.Osasun Jaia ospatuko du

logo osasun jaia
Uribe Kosta Mankomunitateko Drogamenpekotasunari Aurre Hartzeko Zerbitzuak, laugarren. urtez jarraian Uribe Kostako Osasun Jaia antolatu du, Sopelako Udalaren laguntzarekin besteak beste.

Apirilaren 7an, Osasunaren Mundu Eguna ospatzen da OMEk (Osasunaren Mundu Erakundea) horrela erabaki zuenetik 1948. urtean hain zuzen ere. Programa Uribe Kosta Mankomunitateko Drogamenpekotasunari Aurre Hartzeko Zerbitzutik kudeatu da herritarren artean ohitura osasuntsuak sustatzeko helburuarekin.

Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako teknikari eta politikariekin batera antolatutako egitaraua da. Sopelan zehazki, ondorengo ekintza hauek izango ditugu:

Apirilak 5: "Seme-alaben adikzioak" gurasoentzako tailerra. 18:00etatik 20:00etara Kurtzio Kultur Etxean, dohainik. Gaztelaniaz izango da. Aurretiazko izen ematea beharrezkoa izango da E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora luzatuz eskaera.

Apirilak 9: "Bizikletaren ezagupena, mantenua eta konponketak" tailerra. Bakoitzak bere bizikleta eraman beharko du eta bakoitzaren beharrizanetara egokitzen edota konpontzen ikasiko dute ikasleek. Berdin da paseorako, garraiorako edota kirola egiteko bizikleta bat izatea. Antolakuntzak erremintak, azalpenak eta irakasleak jarriko ditu. Tailerra 10:00etatik 19:00etara eskainiko da Jauregizar plazan (eguraldi txarra eginez gero Urko kiroldegian). Aldez aurretik izena eman behar da: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. –en bitartez. Tailerra doakoa da.

Apirilak 10: Sopela sasoian programaren barruko aktibitate honek, Sh'bam, Body Combat, Body Balance eta 30 Min Spress bezalako jarduerak jasotzen ditu. Ekintza irekia eta doakoa izango da eta goizeko 11:00etan hasiko da Jauregizar plazan (eguraldi txarra eginez gero Urko kiroldegian).

Hurrengo estekan, IV.edizio honetarako Uribe Kostako udalerrietan antolatu diren jarduera guztiak biltzen dituen programa jaitsi dezakezu: http://www.sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/9-kirolak-deportes