Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak 2016ko Kosta Trail-ak apirilaren 1ean zabalduko du online bidezko izen-ematea

2016ko Kosta Trail-ak apirilaren 1ean zabalduko du online bidezko izen-ematea

Kosta Trail 2015 2
Kosta Trail-en hamaikagarren edizioa, ekainaren 12an ospatuko da Sopelan eta nobedade gisa, 21km-ko Mendiko Maratoi Erdia izango du, ohiko hiru probez gain: 30km-ko Mendi Lasterketa, 20km-ko Mendi Ibilaldia eta 10km-ko Ibilbide Familiarra.

Aurten ere, Kosta Trail-ek Sopelako Udalaren laguntza izango du, Forum Sport, Salomon eta Laboral Kutxaren babesarekin batera.

Diru-bilketa, ongintzako bi xedetara bideratuko da, ASVIDIA Bizkaiko Diabete Elkartera eta ume minbizidunen eta hezur-muinekodohaintza hedapenaren aldeko "La Cuadri del Hospi" elkartera.

Kostra Trail-en hamaikagarren edizioak, Sopelako Udalaren laguntza izango du beste behin, Forum Sport, Salomon eta Laboral Kutxaren babesarekin batera. Proba ekainaren 12an ospatuko da Sopelan eta apirilaren 1ean zabalduko du online bidez izena emateko epea www.kostatrail.com atarian.

30km-ko Mendi Lasterketan edota 21km-ko Mendiko Maratoi Erdian parte hartzeko, izen ematea online bidez egin ahal izango da bakarrik eta datorren apirilaren 1ean zabalduko da epea eta maiatzaren 8an zarratu. Mendian federatuta daudenentzako prezioa 20 eurokoa izango da eta federatuak ez direnentzako 25 eurokoa. Maratoi erdiaren kasuan, federatuentzat prezioa 17 eurokoa izango da eta ez federatuentzak 22koa.

Data berdinean, apirilaren 1ean, 20km-ko Mendi Ibilaldian eta 10km-ko Ibilbide Familiarrean parte hartzeko online bidezko izen emate epea zabalduko da eta ekainaren 10ean itxiko da. Izen emate presentzialari dagokionez, Bizkaiko Forum Sport dendetan egin ahal izango da, maiatzaren 2tik ekainaren 10erarte. Eta aldez aurretik apuntatu ez diren pertsonek, beti ere, aurreikusten diren 3.500 plaza agortzen ez diren bitartean, Leioako Forum Sport Artea dendara hurbildu ahal zango dira ekainaren 9, 10 eta 11an, inskripzioak agortu arte behintzat. Bi ibilaldietan parte hartzeko prezioa 5 eurokoa izango da, dendan bertan eskudirutan edo banku-transferentzia bidez ordaindu ahal izango da.

Izen-emate zein proben inguruko bestelako informazio kontsultatzeko, interesatuek www.kostatrail.com webgunera jotzeko aukera izango dute. Era berean, Kosta Trail-a Facebook eta Twitterren ere presente izango da http://www.facebook.com/kostatrail eta @kostatrail kontuen bitartez.

 

Ekitaldi bi aldiz solidarioa

Nobedadeen artean, azpimarratzeko da aurtengo edizioa bi aldiz solidario izango dela, izan ere, bildutako diruaren zati bat, irabazi-asmorik gabeko bi elkarteetara bideratuko da: ASVIDIA Bizkaiko Diabete Elkartera (www.asvidia.org) eta ume minbizidunen eta hezur-muinekodohaintza hedapenaren aldeko "La Cuadri del Hospi" elkartera.

ASVIDIA Bizkaiko Diabete Elkartearen kasuan, dirulaguntza Diabetesa duten pertsonek, gaixotasunaren egunerokotasunean kirola praktikatzeak suposatzen dituen erronka eta onurak modu praktikoan ikasteko bideratuko da.

Bestalde, "La Cuadri del Hospi"edo "Ospitaleko lagunartea" elkarteari dagokionez, dirua Leucemia Linfoblástica Aguda (LLA) delakoa ikertzeko BioCruces-ek martxan jarritako proiektu bat finantzatzeko erabiliko da. Minbizia duten umeen herenari eragiten dion gaixotasuna da eta proiektuaren helburuei dagokionez, LLA duten gazte zein haurren erantzun immuneak hobeto ezagutzea eta markagailu berriak identifikatzea dira, gaixotasuna pairatzen duten pertsonen analisi eta jarraipen egokiagoak egiteko.

Irudien galeria kalitate altuan
http://we.tl/pEs8XoKRbX
Informazio gehiagorako kontaktua
Andrea Gorostiaga
Tel: 94 413 20 68 – 619 92 20 40
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Kirolaren azken albisteak

article thumbnailBeste urte batez, World Surf Leaguek Sopelako Arriatera hondartzara ailegatu da Pro Junior surf txapelketaren edizio berri bat ospatzeko. Uztailaren 18tik 22ra, surf-arloan etorkizun oparoa izan lezaketen gazteak Sopelan elkartuko dira. Kontinenteetako txapeldunak erabakitzeko, denboraldiko proba garrantzitsuenetariko bat izango da.  Gizonezko maila Gizonezko mailan, hiru frantsesek titulua...
article thumbnailUztailaren 22an, Bakiok harrera egingo dio Bakioko MTBko IV. ibilaldiari (Mario Zabala Memoriala) eta Sopelako Udalak, bat egin nahi du ekimenarekin. Proba honek balio izango du Alboko Esklerosi Amiotrofiko (E.L.A.) gaixotasuna pairatzen duten pertsonen aldeko fondoak biltzeko. Honako hau ez da lehiatzeko proba bat, udalerriko parte-hartzaile guztien eta gizarte eta ekonomi eragile guztien...
article thumbnail  Apirilaren 21 eta 22an “Sopelako Udala Igeriketa Saria” ekimenaren XIII. edizioa ospatuko da Sopelako Udal Igerilekuetan. Aurten ere ekimenak, Sopela Igeriketa Swim taldeak antolatuta, Sopelako Udalaren babesa eta laguntza dauka. Txapelketaren lehenengo egunean eskolarren txanda izango da. Apirilaren 21ean, 9 eta 12 urte arteko kirolari gazteenak lehiatuko dira, 16:00etatik aurrera. Guztira,...
article thumbnail  Larunbatean, otsailak 17, Sopelako Duatloiaren XII. edizioa ospatuko da. Lehiaketa dela eta, udalerriko zenbait kaletako trafikoa moztuko da. Udaltzaingoak honako ekintzak aurreikusi ditu larunbaterako,15:30ak eta 18:00ak artean: 17, larunbata (15:30-18:00) - Mozketa: Sabino Arana kalea - Trafiko saihesbideak: Sipiri kalea eta Loroño kalearen arteko bidegurutzean, honako ibilbidearekin:...
Berri gehiago: Kirolak  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia