Sopelak XIV.Herri Lasterketa jasoko du martxoaren 20an

herrikrosa2014
Sopelako herri-lasterketak bere XIV. edizioa ospatuko du martxoaren 20an. Beste urte batez, milaka kirolari elkartuko dira Sopelan.Proba hau Munarri Atletismo Taldeak antolatzen du, Sopelako Udalaren lankidetzagaz, eta 10:30etan hasiko da.

Irteera eta helmuga Sabino Arana kalean egongo da, udaletxe parean, eta parte-hartzen duten lagunek udal kiroldegiko aldagelak eta dutxak erabiltzeko aukera izango dute. Adinaren araberako hainbat kategoria egongo dira, eta urteera mailakatua izango da. Helduen kategoriak 7700 metroko ibilbidea izango du.

Herri lasterketak aurten ere ezaugarri solidarioa izango du, izan ere bildutako diru guztia "STOP Sanfilippo" elkartearentzat bideratuko da.

Informazio gehiagorako: munarri.blogspot.com.es