Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako duatloiak bere X. edizioa ospatuko du otsailaren 14an

Sopelako duatloiak bere X. edizioa ospatuko du otsailaren 14an

Otsailaren 14an Sopela kirolariz beteko da berriro ere, Sopelako X. duatloiari esker. Hirubi-k Triatloi Taldeak antolatuta, Sopelako Udalaren lankidetzagaz, urtero urtero Bizkaiko eta Euskal Herriko kirolariak etortzen dira Sopelara, herrian giro ederra sortuz.

Emakumezkoen lasterketa 16:15ean hasiko da udaletxe plazan, eta gizonezkoena 16:30ean. Partehartzaileek 5,2 kilometro sprintean egin beharko dituzte, 19,2 bizikletaz eta beste 2,5 kilometro sprintean. Lasterketak Sopelako kaleak igarotzeaz gain, Barrika, Plentzia eta Urduliz udalerrietara ere helduko da.

Izena emateko epea otsailaren 13an amaituko da, ostirala, edo 250 leku betetzerakoan. Federatuak ez daudenentzat, izen-ematea hilaren 12an amaituko da. Izen-emateak internet bidez egin beharko dira Euskadiko Triatloi Federazioaren web orriaren bidez: www.triatloi.org.

Informazio gehiago 687 980 069 (Ekain) edo 687 729 897 (Iñigo) zenbakietan, honako ordutegian: 17:30etik 19:00etara. Edo honako e-postan: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Izen-emateen prezioa:

Federatuak: 22 euro + 2 euro (txip) = 24 euro

Federatu bakoak: 32 euro + 2 euro (txip) = 34 euro

Dortsalak probaren egunean bertan jaso beharko dira, 13:00etatik 15:30ak arte, lizentzia edo NAN aurkeztu ostean.

Aldagelak eta dutxak Sopelako frontoian eta Abesoloko igerilekuetan egongo dira. Takillak boxen alboan egongo dira (euria egitekotan, udal pilotalekuaren alboan).

Kirolaren azken albisteak

article thumbnailUztailaren 14an, igandea, Sopelako Udalak eta Munarri Atletismo Taldeak hogeigarren urtez jarraian antolatutako "Patxi Ros Saria" lasterketa nudista ospatuko da Barinatxeko hondartzan. Ekimena, 11:00etan hasiko da eta jada ohikoa denez, bi kategoria izango ditu: testimoniala, kilometro batekoa eta absolutua, 5 kilometrokoa. Absolutuko lehenengo hirurek saria jasoko dute. Halaber, lasterketako...
article thumbnail Uztailaren 12, 13 eta 14an surf egokituaren nazioarte mailako ekitaldi garrantzitsuenetariko bat ospatuko da Arrietara hondartzan, mundu osoko 70 surflari profesional baino gehiagoren partaidetzarekin. Peña Txuri Surf Taldeak, Alvin Bayona Fundazioak eta @haimandelpozo-k antolatutako txapelketak 8 kategoria izango ditu eta 17.000 euro banatuko dira saritan. Sariak berdinak izango dira...
article thumbnailZortzigarren urtez jarraian, Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Taldeak antolatutako Duatloi Txikia ekimena ospatuko da Sopelan ekainaren 8an. Aurten ere Udaletxeko plazak emango dio hasiera eta bukaera lasterketari. Parte hartzaileak  10:00ak eta 12:30ak artean irtengo dira eta urtero lez, kategoria desberdinak antolatu dira.  Distantziak adinaren araberakoak izango dira eta 2018 eta 2005...
article thumbnailHala, Sopelako Udalak 12.100 euro bideratuko ditu perfil hau betetzen duten pertsonei diruz laguntzeko. Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 6tik 19ra egongo da zabalik (biak barne). Sopelako Udalak Sabino Arana kaleko 1.ean duen Erregistro Nagusian aurkeztu beharko dira eskabideok, edo bestela, Larrabasterrako Loiola Ander Deuna kaleko 28. zenbakian dagoen Herritarren Arretarako Bulegoan. Era...
Berri gehiago: Kirolak  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia