Parte hartu Sopelako I. orientazio proba herrikoian!

Otsailaren 7an jarduera berritzaile bat izango dugu herrian… Sopelako I. Orientazio Proba herrikoia! Bidea Orientazio Klubak (COBI) antolatuta, Sopelako Udalaren lankidetzarekin, ekimen honek zati bi izango ditu. Goizez Kurtzio Kultur Etxean hastapen ikastaro bat eskainiko dute, 11:00etatik 14:00ak arte. Ikastaroan informazio teorikoa eta praktikoa eskainiko da, maileguan iparrorratza utziko da eta dokumentazioa emango da formatu digitalean. Partehartzaileek orientazioaren sekretuak ezagutzeko aukera izango dute, eta natura beste ikuspuntu batetik ezagutuko dute.

Arratsaldean, berriz, proba herrikoiaren txanda izango da. 18:00etan hasiko da udaletxe plazan, eta herriko hainbat gunetan garatuko da: parkeetan, erdiguneko kaleetan… Proba gauez egingo da, partehartzaileen orientazioa zailduz. Gainera, proba hau “Jesús de la Fuente” zirkuluaren barruan kokatuko da.

Proba herrikoia izango denez, irabazleentzat ez da inolako saririk egongo. Partehartzaileek, bakarka edo taldeka hasiko dute proba eta irteeran emandako mapa batean markatuta dauden puntuetatik pasa beharko dute, haiek aukeratutako bidetik. Guztietatik pasatu ondoren helmugara itzuliko dira probari amaiera emanez.

Mapan agertzen diren puntuetatik pasatu direla ziurtatzeko, orientatzaile bakoitzak txartel bat eramango du (irteeran emandakoa).

Derrigorrezkoa izango da helmugatik pasatzea, nahiz eta ibilbide osoa ez burutu, antolakuntzak kirolari guztiak egoera onean daudela ziurtatzeko.

 

Ibilbideak

Hiru ibilbide egongo dira, denak herriaren erdigunean:

-     Hastapena:  1500 m. 

Umeentzat eta umeekin joango diren helduentzat.

•      Erdikoa:       3000 m.

Beste orientazio-proba batzuetan parte hartu pertsonentzat, eta orokorrean edozein heldurentzat aproposa.

•      Luzea:          4800 m. 

Orientazioan adituak direnentzat. Teknikoa eta fisikoa.

 

Prezioak

-     Pre-inskripzioak (otsailak 5 / 23:59ak arte): 4 € (COBIren kideak 3 €)

-     Lehenengo epea bukatu ondoren: 2 € gehiago

Lehentasuna izango dute pre-inskripzioa egiten duten lagunek.

 

Ordainketa

Banku-transferentziaren bitartez. Banketxeko lehiatilan ez egitea erregutzen dizuegu, banketxeak kobratzen digu eta.

Kontu zenbakia: ES96 2095 0358 02 3830317452 Kutxabank

Kontzeptua: Partehartzailearen izena. II CP. Sopela.

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. mailera ordainketako ziurtagiria bidali.

 

Oparien zozketa:

Probaren egunean opariak zozketatuko dira kirolarien artean. Opari hauek egunean bertan hartzeko aukera izango duzue. Gainera, sarituen zerrenda COBIren webgunean publikatuko da, zirkuituko hurrengo proban hartzeko aukera izateko.

Informazio guztia: www.cobidea.com