Kirol Medikuntzako unitate mugikorra Sopelan egongo da otsailaren 9tik 13ra arte, eman izena!

Kirol Medikuntzako unitate mugikorra Sopelara helduko da otsailaren 9tik 13ra arte. Ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du, Sopelako Udalaren lankidetzarekin, eta gura duten herritarrek aukera izango dute mediku baten azterketa izateko: hezurrak, artikulazioak, pisua, malgutasuna, indarra, birikak, bihotzaren eta zirkulazio aparatuaren funtzionamendua... Era berean, hainbat aholku emango dituzte: zelan egin kirola segurtasunarekin, eraginkortasun handiagoarekin, eta abar.

Unitate Mugikorra udal igerilekuen alboan egongo da otsailaren 9tik 13ra arte, eta ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea urtarrilaren 23a baino lehen (Sopelako igerilekuetan). Informazio gehiago nahi izatekotan 94 608 36 54 telefonora dei daiteke edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.  helbidera idatzi.

Unitate Mugikorrak beharrezkoak diren segurtasun eta erosotasun tresna guztiak ditu. Horrez gainera, mediku azterketetan emaitza baliagarriak eta fidagarriak bermatzeko egoki diren baliabide teknikoak jartzen dira. Bertan honako gailuak egongo dira: elektrokardiografoa, desfibriladorea, bizikleta ergometrikoa, espirometroa, dinamometroak eta karga-zelulak, lipometroa eta reflexometroa, besteak beste.

Hezkuntza Fisikoaren eta Kirolaren Medikuntzan aditu direnen talde bat eta haien laguntzaileak arduratuko dira probak egiteaz, eta, batez ere, lokomozio-aparatua, bihotza eta odolaren zirkulazioa, eta arnasa-aparatua aztertuko dituzte. Gainera, herritarrari bere gorputz osaerari, indarrari eta malgutasunari buruzko datuak emango dizkiote.

Horrekin batera, ahalegin-proba bat egingo diete. Proba horren bitartez, orientazioa eskainiko zaio mediku azterketa egin duen pertsona bakoitzari: zer ariketa egitea komeni zaion, zenbat eta zein intentsitatearekin.

Aurreko edizioan, kirol medikuntzako 804 azterketa egin ziren (309 gizonei eta 495 emakumeri), 38 udalerritan. Udalerriek eurek eskatzen dute unitate mugikorra euren udalerrira joatea.

ARGAZKIA: KOSTA TRAIL.