Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Lehen aldiz, San Silvestre herri-lasterketa ospatuko da abenduaren 31n

Lehen aldiz, San Silvestre herri-lasterketa ospatuko da abenduaren 31n

Urteari amaiera ezin hobea emango diogu aurten Larrabasterran. Lehenengo aldiz, Sopelako Udalak eta Hirubi-k Taldeak “San Silvestre” lasterketa herrikoia antolatu dute, Munarri Atletismo Taldearen laguntzarekin. Beste herri askotan tradizionala den lasterketa… Larrabasterrara heldu da!

Hitzordua, beraz, abenduaren 31n izango da, 17:00etan Larrabasterrako Urgitxieta plazan. Hiru lasterketa ezberdin izango ditugu, adinaren arabera:

TXIKIAK (0-7 urte) 400 metro. Hasiera 17:00etan.

GAZTEAK (8-14 urte) 800 metro. Hasiera 17:15ean.

NAGUSIAK (14 urtetik aurrera) 4000 metro. Hasiera 17:30etan.

Parte hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidean, honakoa adieraziz: izena, abizenak, jaiotze-data eta adingabea izatekotan, tutorearen baimena. Epea abenduaren 28an agortuko da, edo 500 izen-emateetara heltzerakoan.

Izena emateko euro bi ordaindu beharko dira (dortsala jasotzerako orduan). Jasotako diru guztia Aimar burmuineko paralisia duen Sopelako umearentzat izango da. Aimarren inguruko informazio guztia www.aimarelsaltadordeobstaculos.es web orrian egon daiteke.

Dortsalak udal igerilekuen sarreran jaso beharko dira honako egunetan: abenduaren 12, 19, 26, 29 eta 30ean 18:00etatik 20:00ak arte.

Proba partehartzailea izango da, eta ez lehiakorra. Hau da, amaieran ez da inolako sailkapenik edo sari-banaketarik izango. Partehartzaile guztiek opari bat izango dute proba amaitzerakoan, eta edaria eta jatekoa izango dute eskura. Proba mozorrotuta egiten duten lagunek ere opari berezi bat izango dute.

Partehartzaileek Urkoko kiroldegiko dutxak erabiltzeko aukera izango dute probaren ostean.

Probaren amaieran, 18:15ak aldera, partehartzaile guztien artean hainbat opari zozketatuko dira. Antolakuntzak Larrabasterrako komertzioen babesa eta laguntza eskertu gura du. Mila esker!

Probaren informazioa: www.triatlonsopelana.org.

Kirolaren azken albisteak

article thumbnailUztailaren 14an, igandea, Sopelako Udalak eta Munarri Atletismo Taldeak hogeigarren urtez jarraian antolatutako "Patxi Ros Saria" lasterketa nudista ospatuko da Barinatxeko hondartzan. Ekimena, 11:00etan hasiko da eta jada ohikoa denez, bi kategoria izango ditu: testimoniala, kilometro batekoa eta absolutua, 5 kilometrokoa. Absolutuko lehenengo hirurek saria jasoko dute. Halaber, lasterketako...
article thumbnail Uztailaren 12, 13 eta 14an surf egokituaren nazioarte mailako ekitaldi garrantzitsuenetariko bat ospatuko da Arrietara hondartzan, mundu osoko 70 surflari profesional baino gehiagoren partaidetzarekin. Peña Txuri Surf Taldeak, Alvin Bayona Fundazioak eta @haimandelpozo-k antolatutako txapelketak 8 kategoria izango ditu eta 17.000 euro banatuko dira saritan. Sariak berdinak izango dira...
article thumbnailZortzigarren urtez jarraian, Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Taldeak antolatutako Duatloi Txikia ekimena ospatuko da Sopelan ekainaren 8an. Aurten ere Udaletxeko plazak emango dio hasiera eta bukaera lasterketari. Parte hartzaileak  10:00ak eta 12:30ak artean irtengo dira eta urtero lez, kategoria desberdinak antolatu dira.  Distantziak adinaren araberakoak izango dira eta 2018 eta 2005...
article thumbnailHala, Sopelako Udalak 12.100 euro bideratuko ditu perfil hau betetzen duten pertsonei diruz laguntzeko. Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 6tik 19ra egongo da zabalik (biak barne). Sopelako Udalak Sabino Arana kaleko 1.ean duen Erregistro Nagusian aurkeztu beharko dira eskabideok, edo bestela, Larrabasterrako Loiola Ander Deuna kaleko 28. zenbakian dagoen Herritarren Arretarako Bulegoan. Era...
Berri gehiago: Kirolak  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia