Klubak
- Bisitak: 12682
Sopelan mota guztietako kirol klubak daude. Hona hemen klub hauen zerrenda bat.
TAI TXI TALDEA | |
Talde hau 2001. urtean jarri zan martxan, Sopelana Udaletxeko Kultur departamentuak antolatutako ikastaroei jarraipena emanez. 2001 urtetik aurrera 40 partaide izatetik gaur eguneko 100 partaide izatera heldu gara. Ikastaroak ordutegia eta leku desberdinetan egiten dira; taldeak bai adin eta ezaguera mailan era askotako partaideek osotzen dute, horrela irakaskuntza hobetuz. Tai Txi erakustaldi anitz egiten dira herriko jaietan, herritarren artean jarduera hau sakabanatzeko asmoz. |
MUS IGERI TALDEA | |
2004-ko Otsailaren 1-ean sortutako kluba. Klub honeen sorrera Sopelanako Udaletxearekin adostua izan da, izena jartzea euren esku izan delarik. Klub-aren izena: Sopelanako Moreaga Ugerzaleak I.T Edozein entitateren sorrera erkidego bakoitzeko legediaren araberakoa izando da. Klub baten sorrerak lanerako prest dagoen jende talde bat behar du, igeriketa maite duen jendea kasu hontan, eta inongo kasuan lukratzeko interesdunak |
CLUB DE TIRO CON ARCO D'ARCO | |
D´ARCO, Uztai tiraketa Klub-a, 1993-ko Otsailaren 23-an Jesús HERNANDEZ HERNANDEZ notario jaunaren aurrean sortzen da. Akta honen bitartez G-48629687 IFZ zenbakia ezarri zan eta Trauko zeharbidea, 5º zenbakia, Bilbo lege egoitza lez. Gaur egun Sopelanan aurkitzen da. Klub honen egitura lau atal hauetan berezitu da: ZEHAZTASUN ATALA Gure bazkideen artean Uztai tiraketa arloko Espainiar Federazioko elbarri fisikoen koordinatzaile nagusia dugu. Pertsona honek bere eskarmentu eta ezagupena jartzen du. |
KURENE PILOTA ELKARTEA | |
Sopelanako Kurene Pilota Kirol Elkartea 2003 Apirilean pilota sopeloztarra aldatzeko helburuaz jaio zen. Zuzendaritza batzorde barrian lan egiteko gogo eta erronka berriei aurre emateko pelotarekin zerikusia zuten pertsona gazteak sartu ziran. Gure helburua, gazteak ahal den eta arien kirol honetarako duten zaletasuna handitzea da, ahal den eta Txapelketa guztietan parte hartu dezaten, eta batez ere pertsona moduan hezitzea. Pilotazale eta pertsona edo lagun txarra izatea ez dago gure ideien barnean. Pilota kirol sinple bat baino gehiago da. |
SOCIEDAD DEPORTIVA UGERAGA | |
70. hamarkadan, eskualde barnean egiten diren lehiaketetan parte hartzen zuten bi futbol talde zegoen. Talde horietako batek egindako futbol itxurosoa eta federatutako txapelketa batean jolasteko gazteek zuten egonezina zela eta, bi talde horietatik sortutako taldea izen emoten da, eskualdeko txapelketak laburregiak egiten bait zirelako. Kokapena: S.D Ugeraga Kirol eskeintza: Oinarrizko futbola Areto futbol Saskibaloia Txirrindularitza |