Zu hemen zaude: Hasiera IRAUNKORTASUNA Sopelan apo lasterkaria babesteko neurriak hartuko dituzte Udalak eta Aranzadik

Sopelan apo lasterkaria babesteko neurriak hartuko dituzte Udalak eta Aranzadik

Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia sailak eta Sopelako Udalak abiatzera doaz Apo lasterkariaren kontserbaziorako Ekintza Plana. Bizkaiko kostaldean ezagutzen ziren populazio bakanetatik bi, desagertu egin dira azken urteotan. Gaur egun, Bizkaian populazio bakar batek bizirik dirau, Getxo eta Sopelako itsaslabar eta hareatzekin lotuta dagoena, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Espezie Mehatxatuen Zerrendan Kaltebera gisa sailkatuta dagoena. Ekintza plana, Eusko Jaurlaritzak eta Sopelako Udalak finantzatuko dute, eta bere helburuen artean, besteak beste, gizarteak Bizkaiko kostaldeko altxor natural paregabe honen berri izatea da, apo lasterkaria ezagutaraztea, hain zuzen ere.

Azken hamarkada hauetan, planetaren eremu askotan anfibio populazioak gainbehera lazgarriak pairatzen ari direla ikusi da. Behaketa hauek indarra hartzen joan dira, datu historikoak berriekin konparatzean, izan ere anfibioen gainbehera globalaren existentzia egiaztatu baita. Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Batasunak ezarritako irizpideen arabera, Europako anfibio espezieen % 23a mehatxaturik dago. Neurri bera erabiliz, Euskal Herriko populazioen kasuan portzentaia % 44ra igoko litzateke. Espezie mehatxatu horietariko baten kostaldeko populazioak mehatxu egoera larrian daude, apo lasterkariarenak hain zuzen ere.

Iberiar penintsulan eta Europan banaketa gune zabalenetako bat duen anfibioa dugu apo lasterkaria. Halere, eremu batzuetan eman diren gainbeherak, Europa iparraldeko kostako populazioetan (Suedian, Irlandan eta Ingalaterran) emandakoen analogoak izanda ere, oharkabean pasatu ahal izan dira, izan ere espezieari ez baitzaio arreta berezia ipini. Hain da argia prozesua, kantauriar kostaldeko ekialdeko muturrean azken hiru hamarkadetan ezagutzen ziren populazioen bi herena desagertu egin dela; horien artean Bizkaiko bi populazio.

Gaur egun, apo lasterkariak isurialde mediterraneoan (Araba eta Nafarroan) banaketa area erregular eta etengabea erakusten du, baina euskal kostaldean bizirik dirauten bi populazioak, elkarren artetik oso urrun dauden eremu isolatuetan geratu dira: lehena Azkorri hareatza eta Getxo eta Sopelako eremu gertukoetan, eta bestea Txingudiko badiaren inguruan, Irun eta Hondarribian.

Euskal kostaldeak jasandako suntsipen eta aldakuntzek bere eragina izan dute kostaldearen egungo egituraketan. Azkorriko hareatza eta bereziki anfibio eta narrasti komunitatea dira honen isla: laurogehigarren hamarkada hasieran bertan aurkitzen ziren espezieen % 40a baino gehiago desagertu egin da eta beste hainbat arrisku egoeran larrian aurkitzen dira. Bereziki kezkagarria izan zen apo lasterkariaren populazioaren egoera XXI. mende hasieran: hareatzan babestuta, banaketa area oso murritza agertzen zuen (6 ha baina txikiagoa) eta populazioaren tamaina oso eskasa zen. Populazioaren desagerpena gertu ikusten zen, izan ere desegituratuta egoteaz gain zahartzapen zantzu garbiak agertzen baitzituen. Zorionez Aranzadi Zientzia Elkarteak Getxoko Udalarekin elkarlanean 2006. urtean burututako ekintzak esperotako eragina izan zuten. Espeziaren erantzuna berehalakoa izan zen, eta berekin ekarri zuen banako kopuruaren emendioa eta banaketa arearen zabalkuntza. Laster batean banakoak ikusten hasi ziren hareatzaren kanpo aldean Azkorriko hareatza eta Barinatxe-La Salvajeko hondartza batzen dituen oinezkoen bidearen aldamenean dauden txilardi, otadi eta iratzedietan. Hala ere, populazioaren etorkizunak hobera egin badu ere, oraindik egoera oso larrian dago, eta nahitaez ekintzak burutu beharko lirateke bere kontserbazio egoerak hobera egin dezan. Honako honetan ahalegina hareatze kanpo aldera bideratu beharko lirateke, izan ere bertan espeziea apenas ugaldu baita, eta antza denez, hareatzeko populazioak XXI. mende hasieran jasandako prozesuaren antzerakoa pairatzen ari baita.

Sopelako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak, apo lasterkariaren (Bufo calamita) kontserbaziorako ekintza plan bat martxan jarri berri dute Sopelan. Bertan honako ekintza hauek burutzea aurreikusten da: espeziaren kontserbaziorako udalerrirako Ekintza Plan bat idatziko da, espeziearen ugalketarako putzu sare bat sortuko da, apo lasterkariaren habitat beharrizanak ezagutuko dira eta, azkenik, gizarteari populazioaren egoera eta problematika azalduko zaie, ikasleengan arreta berezia ezarriz. Ekintza gehienak 2014. urtean burutuko dira, hori bai hedapen eta informaziora bideratutakoak 2015. urte arte luzatu daitezke. Proiektuak gizartearen parte hartzea bilatzen du, burutuko diren ekintzen partaide egin nahi ditugu eta sopeloztarrak. Apo lasterkariaren ugal garaia hasi berri da, beraz norbaitek arrautza ilara luze bat edota zapaburu ilunak ikusten baditu Sopelako kostaldetik gertu dagoen putzu edo hezeguneren batean, email bat igor dezake ondorengo posta elektronikora E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. , argazkiarekin bada askoz hobe.

ARGAZKIA: MANU OCÉN.

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnailIkasturte osoa lanean ibili ondoren, Iberre eta Ander Deunako gazteek egindakoaren berri ematen etorri ziren atzo udaletxera.  Aurten geodibertsitatea landu dute, eta beste ekintza batzuen arten, Sopelako labarretara bisitak, Meñakoz hondartzara irteera edo gaur egun, gaiari lotuta herri mailan dagoen informazioa aztertu dute.   Herrian ingurumena zaintzeko konpromezua hartu dute eta hobetzeko...
article thumbnailSortzen ditugun hondakinen %40 organikoa da, janari‑hondarrak batez ere. Horiek birziklatzea ezinbestekoa da, ingurumenean sortzen dugun kaltea ekiditeko eta legeriak ezartzen dituen helburuak betetzeko. Zentzu horretan, hondakin organikoak birziklatzen duten sopeloztar guztiak laguntzeko asmoz, Sopelako Udalak, 2018ko hasierarekin batera, bikoiztu egin du eskaintzen dituen poltsa...
article thumbnailPasa en abenduaren 14an, Eskola Agenda 21eko proiektuaren 2017-2018 ikasturtearen harrera ekintza ospatu zen.  Gontzal Hermosilla, Sopelako alkatea, programa honetan parte hartzen duten Ander Deuna Ikastola eta Iberre Institutuko DBHko ikasleekin izan zen programaren nondik norakoak hurbiletik ezagutzeko. Aurten geodibertsitatea lantzen arituko dira urte osoan zehar.   Eskolako Agenda 21,...
article thumbnail2017-2018ko Lehenengo lauhileko Jasangarritasun saileko Ekogune ikastaroen izen-emate epea zabalik da irailaren 30era arte. Onartuen zerrenda 2017ko urriaren  6an argitaratuko da.  Mikologiaren hastapenak  Haziak bildu eta kontserbatzea  Janari-hondakinez baliatzeko sukaldaritza (GAZTELANIAZ)  Janariaren hondakinak aprobetxatzea (EUSKARAZ)  Sasoiko kontserbak poteratzea  Monografikoa: marmeladak eta...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia