Sopelako Udala - Ingesta Kostaldeko Txillardiaren Berreskurapena

Ingesta Kostaldeko Txillardiaren Berreskurapena

INGESTA KOSTALDEKO TXILLARDIAREN BERRESKURAPENA

2014an Sopelako Udalak,  ingurumen berreskurapen proiektua abiatu zuen Ingestan, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Ingesta Atxabiribil hondartzako labarren gainean dago kokatuta eta balio paregabeak dituen 2,3 hektareako gunea da, ekologia, gizarte eta paisaren aldetik ere.

Zonaldearen gogortasuna oso altua da. Gazitasuna eta haize zakarrak ez ezin, Ingesta aisialdirako edota skatea praktikatzeko erabiltzen da. Hala ere, naturak  jakin izan du kontrako baldintza hauei aurre egiten eta 2020an hobekuntza nabarmena da. Orkideak eta Crocus nudiflorus aleak agertu dira, habitataren berreskurapena bide onetik doanaren seinale.

Albiste onak dira baina ezin gara lasaikerian erori. Markatutako igarobideak errespetatu behar dira, eta, jakina, ez utzi inolako hondakinik inguruan.

Guztion artean Ingesta indartsu ikusiko dugu berriro!

Proiektuaren inguruko informazio gehiago HEMEN eskuratu dezakezu.